Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

Aranzadi

Ostirala, 2024eko martxoaren 8a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

Beste behin ere, Aranzadi Zientzia Elkarteak bat egin du martxoaren 8ko borroka egunarekin, Zorroagako egoitzaren atarian argazki bat eginez, Aranzadiko kide garen emakumeen ordezkaritza zabalarekin.

Aurten ere elkarteko erreferentziazko emakumeen inguruko artikuluak argitaratuko dira martxoan, haien lanari eta ekarpenari balioa emateko. Gaurko egunaz haratago, gure lanak egunerokotasunean jarraitzen du.