Miramar Jauregia behatoki astronomiko handi bat bihurtuko da astronomiako profesional eta zaleentzat

Astronomia / Behaketa astronomikoa

Osteguna, 2024eko otsailaren 15a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 3 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailak, Espainiako Astronomia Elkarteen Federazioarekin eta Espainiako Astronomia Elkartearekin elkarlanean, biltzarra antolatu du martxoaren 1etik 3ra Miramar Jauregian.

Astronomiari buruzko PROAM kongresuen helburua amateurrak eta zientzia honetako profesionalak leku berean batzea da. Horrelako topaketak estatu osoan egiten dira, eta elkarte astronomikoek antolatzen dituzte.

Egun hauetan, Miramar Jauregia behatoki astronomiko handi bat bihurtuko da, eta bertan bilduko dira estatu osoko profesionalak, azken berrikuntza zientifikoei buruzko hitzaldiak emango dituztenak; eta baita astronomia zaleak direnak eta bere ekarpen txikiak egiten dituztenak gure zeruko ikerketak hobetzeko helburuarekin.

Virginia Garcia Aranzadi Zientzia Elkarteko PROAM Donostia-ko antolatzailearen hitzetan, "Astronomia profesionala eta amateurraren arteko muga oso lausoa da eta horrek esan nahi du amateurrek asko lagun dezaketela Astronomian profesionalak direnei”. Amateurra den astronomiak adibidez kometak deskubritzen ditu, izar eurien aktibitatea eta bolidoen ibilbideak ikertzen ditu, izarrek berez duten distiraren aldaketak neurtzen dituzte, eta gure galaxiatik kanpo aurkitzen diren exoplaneten mugimenduak ere behatzen ditu.

Jardunaldiak Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko katedradun fisikoak inauguratuko ditu, DIPCko (Donostia International Physics Center) egungo presidenteak, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan. Gainera, lehen egun horretan ikastaro bat egingo da, jendearentzat irekia, tresna libreak dituzten behatokien urrutiko kontrola egiten ikasteko. Inaugurazio-eguna urruneko behaketa batekin amaituko da Almerian dagoen Calar Altoko Behatokitik alegia. Europako astronomia-behatokirik handiena.

Hurrengo bi egunetan, kongresua Miramar Jauregira lekualdatuko da, eta bertan 16 hitzaldi eta bi mahai-inguru antolatu dira. Horien artean, ESAk antolatzen dituen hiritar- zientziari buruzko proiektuak nabarmentzen dira, hala nola GAIA VARI; Frantziako astronomia-elkarteen GENIMI tailerra edo STROM deritzon astronomia inklusiboari buruzko proiektua. Horretaz gain, argi-kutsadurari buruz ere hitz egingo da, besteak beste, Pirritx eta Porrotxek parte hartuko duten "Zerua lapurtu digute" hitzaldian.

Kongresuari amaiera emateko, Paco Etxeberria antropologoak Txileko La nostalgia de la luz dokumentalari buruz hitz egingo du DIPCko Valentina Rodriguezekin batera.

KONGRESUAREN PROGRAMA

Izena emateko epea zabalik dago esteka honetan eta informazio gehiago dago proam.eus webgunean.