
PIRENAEUS II proiektua erdi-lanetan

Arkeologia / Arkeologia indusketa
Asteazkena, 2025eko apirilaren 2a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 2 minutu
Pirinioetako galtzada erromatarra ardatz duen mugaz gaindiko proiektuak dagoeneko egin du bere ibilbidearen erdia. Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatzen duen ekimena mugaren bi aldeetako erakundeen elkarlanari esker gauzatzen ari da Euroeskualdea eta Donazaharre/Saint Jean Le Vieux; Luzaide/Valcarlos eta Auritzeko Udalen kofinantziazio eta elkarlanari esker.
Ekimeneko lehenengo ekintzan hiru udalerrietan topatutako material arkeologikoen ikerketan eta haien 3D modeloan oinarritu da. Ondoren, bigarren jardueran objektu horietako batzuk dagoeneko zabalik dauden Luzaide eta Donazaharreko erakusketetan txertatzea izango da, materialak zein haien inguruko informazioa publikoari eskuragai jartzeko helburuz. Azkenik, uztailaren amaieran ospatuko den hirugarren ekintzak emango dio amaiera proiektu honen bigarren edizioari Auritzen antolatutako den eta mugaren bi aldeetako espezialista elkartuko dituen Udako Ikastaroarekin.
Hori horrela, martxoaren 24ean proiektuaren partaide diren erakundeetako ordezkariak Luzaiden bildu ziren ekimenaren jarraipena egin, ikerketen emaitzak ezagutu eta aurreikusten diren ekintzen nondik norakoen berri jasotzeko. Bileraren ondoren, bertako 778 Erakusketa Zentroa bisitazeko aukera izan zuten galtzada erromatarren ertzean topatutako ondarea bertatik bertara ikusteko aukera izanez.