Uda ikastaroa: Amaiur 1522-2022

4
abuztua
Osteguna
5
abuztua
Ostirala

Ordua

9:00

Tokia

Arizkunenea Kultur Etxea, Elizondo

Salneurria

56€

Amaiur 1522-2022. Historia eta zuzenbidea bitartez eraikitako oroimenaren erreferentzia gune bat

2022an, Amaiurko gazteluaren erorketa ezagunaren inguruan gertakarien 500 urteak ospatzen dira; zehazki, data historikoak 1522ko uztaila eta abuztua kokatzen gaitu. Hori dela eta, Udako Ikastaro honek urteurrena ospatzea du helburu eta zehazki 500 urte betetzen direnean ospatzen da.

Ikastaroak, ospe handiko unibertsitatetako aditu eta ikertzaile eskutik gauzatuko da. Eta Amaiurren inguruan denboran zehar sortutako kontakizunen eta XX. eta XXI. mendeetan zehar izan duten eragin sozio-politikoaren azterketa sakona proposatzen du.
Bi jardunaldietan Amaiurrek gure egungo gizartearentzat izan zuen eta esan nahi duen eraginaren berri izango dugu, historiaren eskutik, gatazketan murgildutako Europa baten esparruan gertatutakoak aztertuko ditugu, Amaiurko gaztelua 1522an hartu izanari buruzko azterketa landuaz.

Gainera, ikastaroaren dinamika Amaiurko museora eta gazteluko aztarnategi arkeologikora arkeologoek gidatutako bisitatekin osatuko dugu. 500. Urteurrena oroitzeko hainbat jarduerarekin, hala nola bertako produktuen dastatzea, oroitzapenezko liburu baten aurkezpena eta musika kontzertu batekin, garaiko kanten birsorkuntza barne. Jardunaldia Amaiurren ondorengo mugarri erreferentzialera buruz ere arituko da, baita Nafarroaren konkistak ekarri zuen foru eskubideen ikuspegira eta gaur egun duen potentzialtasunera ere.

Hori guztia, Amaiurko gaztelua konkistatu zeneko urteurrenaren ospakizunen barnean, eta memoria historikoaren erreferentziazko leku berezi honen inguruko ezagutzak indartu eta eguneratzeko helburuarekin.

INFORMAZIO GEHIAGO