Astronomia bilkura

Astronomia / Behaketa astronomikoa

Urruneko behaketa astronomikoa

1
martxoa
Ostirala

Ordua

22:00

Tokia

Aranzadi Zientzia Elkartea (Zorroagagaina 11, Donostia)

Salneurria

Doan

Donostiako Proam Kongresuaren baitan burutuko den jarduera hau Europlanet proiektuak finantzatu eta UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kideek gidatuko dute. Bertan, Calar Altoko (Almeria) Behatokiko 1.23m-ko diametrodun teleskopiora konektatu eta hainbat objektu astronomiko behatzen saiatuko gara (uneko meteorologiaren eta agerikotasunaren arabera); hala nola nebulosak, galaxiak, kometak eta exoplanetak. Behaketak egin bitartean, objektu mota bakoitzaren jatorri ohikoena eta ezaugarri nagusienak laburtuko ditugu, eta behaketa astronomiko profesional batean kontutan hartu beharreko pausu eta prozedura guztiak azalduko ditugu.