Alvaro Arrizabalaga

Curriculum Vitae

Aranzadi ZEko bazkide da duela ia hogeita hamar urte, ordu hartan bat egin baitzuen Gipuzkoan orduan indarrean ziren indusketa arkeologikoekin. Geografia eta Historiako lizentziatua (1988), Ondare Arkeologiko, Historiko eta Artistikoko Masterduna (1992) eta Historiako Doktore Euskal Herriko Unibertsitatean (1995). Urte horretatik, historiaurre-klaseak ematen ditu zentro horretan. Bere ikergai nagusiek Kantauriaren lehen populatzeari (Behe eta Erdi Paleolitoa) eta gure espeziea protagonista izandako ondorengo Goi Paleolitikorako trantsizioari erreparatzen diote. Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Asturiasko askotariko aztarnategien indusketak zuzendu ditu nola banaka hala besteekin batera, aipatzekoak direla Labeko Koba, Lezetxiki edo Irikaitz. Ponentziak eta komunikazioak aurkeztu ditu estatuko zein nazioarteko hainbat mahai-ingurutan eta eskarmentu luzea du halaber bere ikerlanen emaitzak argitaratzen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net