Sonia San José Santamarta

Curriculum Vitae

Euskal Herriko Unibertsitateko Historiako lizentziatua eta, egun, Burdin Aroko metalurgia-jarduerari buruzko doktoretza-tesia prestatzen. Aranzadiko ikertzailea da 90eko urteen amaieraz geroztik eta, “presako edo kudeaketako” arkeologiaren testuinguruan, arkeologia-lan ugaritan parte hartu edo zuzendu ditu. Bere ikertze-jarduerak Gipuzkoako Burdin Aroari erreparatzen dio bereziki, eta Munoaundiko herri gotortuko (Azkoitia-Azpeitia) zein Boluntxoko finkapeneko (Oiartzun) indusketak zuzendu ditu. Xabier Peñalver-ekin batera, Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan liburua argitaratu du.
Egun, indusketak egiten ditu Gipuzkoako Burdin Aroko aztarnategiak aurkitzeko.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net