Aitor Laza Martínez

Getxo, 1979

Herpetologia

Espezialitatea
Mikroalgak eta espezieen jarraipena

Biografia

Biologian doktorea (2009) eta EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko irakasle Laguntzailea; Ekologiaren arloko ikasgaiak irakasten ditu.

EHUko Itsas Planktonaren inguruko ikerketa-taldeko kidea da eta mikroalgei lotutako gaietan aritzen da lanean. Gaiaren inguruko 30 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan.

2007an, Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia sailarekin elkarlanean hasi zen eta 2013an, Bazkide Aktibo bihurtu zen. Sailean egiten duen jarduera nagusia Bizkaian, Getxo eta Sopela artean, dagoen apo lasterkarien populazio bakarraren jarraipen-azterketarekin lotuta dago. Gainera, beste espezie jakin batzuen banaketaren eta egoeraren inguruko hainbat ikerketatan ere parte hartzen du, hala nola gailurretako uhandrearen edo igel iberikoaren ingurukoetan, edo baita Nafarroako eta Arabako anfibio-espezie babestuen komunitateen ingurukoetan eta saileko dibulgazio-jardueretan ere.