Antropologia
Antropologia Sailak antropologia biologiko eta paleopatologia ikerkuntza arloko azterketa zehatzak egiten ditu.
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Biologikoen Fakultateko eta Medikuntza Fakultateko askotariko profesionalen beharrezko lankidetzaz eta koordinazioaz.
Memoria historikoa:
Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak 2002ko abenduaren 10ean Gerra Zibilean desagertu eta exekutatutakoei buruz egindako adierazpenaren haritik, hala eskatzen duten senitartekoei arreta emateko plan bat martxan jarri zen, Aranzadi Zientzia Elkartearen aditu-lanaren bidez.
2000. urtetik, maiztasunez esku hartu dugu hobi komunak desehorzten eta ehunetik gora hobitako aztarnak aztertzen, Memoria Historikoko hainbat elkarteren lankidetzaz.
Hobiak desobiratzeko lantaldea medikuntza eta antropologia fisikoko profesionalek, arkeologoek eta Aranzadiko historialariek osatzen dute.
Gure helburuak
- Gerra Zibilean desagertutakoen ikerketa historikoa, desobiratzea eta analisi biologikoa.
- Gure herrialdeko memoria historikoaren eta gertuko oroimenaren tokiko ikerketa.
- Justizia, Egia eta Erreparazioaren printzipioen sustapena.
Antropologia sailean adituak ditugu zuri laguntzeko
Zalantzak argitu eta zure galderei erantzungo diegu.
Gure proiektuak
Hileta arkeologia, desobiratzeak
Auzitegiko antropologia
Hileta arkeologia, desobiratzeak, Gerra Zibila
Tokiko memoria historikoa, Egungo memoria historikoa
Auzitegiko antropologia, desobiratzeak, Gerra Zibila
Antropologia sailean praktikak egin nahi al dituzu?
Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.