Aran Fungi

Babeslea:

Sociedad de ciencias Aranzadi
Onddo eta perretxikoen bilduma osatuena

Mikologia /

Abian

Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia departamentuak kudeatzen duen onddo herbarioa bat da. Herbarioaren aurrenengo exsiccata 1955. urtean jaso zen, eta egun 24.338 ditu; datu-basean berriz, 40.000 bilketa baino gehiago jasoak ditu. Nahiz bilketa gehienak Euskal Herrikoak izan, herbarioak mundu osoko onddo exsiccatae batekin osatzen da, beste herbarioen donazio eta departamentuko bazkideek kongresu, bidai eta beste zenbait ekintzatatik ekarritakoaren ondorioz.

Euskal Herriko eta inguruko lurraldeetako flora mikologikoa ikertu, Aranzadi eta mikologia komunitateko natura-ondarea aberasteko.

  • Onddoen dibertsitateari buruzko datu esanguratsuak eman.
  • Espezie kritiko eta garrantzitsuen ikerketa taxonomikoak, nahiz molekularrak garatu.
  • Mikologiarekin erlazionatutako ekintza eta ikerketetan (erakundeak, elkarteak eta pertsonak), gure ezagutzak eta materiala partekatu.
  • Herritar eta mikologoentzat Aran-Fungi web aplikazioa kontsulta eta ikasteko baliabide gisara bultzatu.
  • Aldiro datuak eman erakunde zientifikoetan: GBIF (Global Biodiversity Information Facility), SIM (Sociedad Ibérica de Micología), Natusfera…

Zertan datza?

HERBARIOA

24.338 exsiccata bere fitxarekin jasota

DATU BASEA

  • Bilketa digitalizatuen kopurua: 40.449
  • Euskal Herriko bilketa digitalizatuen kopurua: 31.664

ARTXIBO FOTOGRAFIKOA

ARTXIBO WEB MIKOLOGIA

  • Euskal Herriko espezie digitalizatuen kopurua: 6.986*
    *Lurraldeen arteko espezieak bereiztu gabe.
  • Gipuzkoako espezie desberdinen kopurua: 3.109

Bilatzaile mikologikoa

Bilatzaile honen bidez espezieak identifikatzen lagunduko dizugu.

Azken gehitzeak Bilatzailera joan Argazki galeria