Aranzadik ireki du aztarnategi arkeologikoen eskaintza anitza

Arkeologia, Historiaurrea / Arkeologia indusketa

Asteazkena, 2024eko apirilaren 24a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Ikerketa arkeologikoak Aranzadi Zientzia Elkarteak udan garatzen dituen jarduera nagusietako bat dira. Koba, dolmen, herrixka, termagune, gaztelu, ermita eta abarretan erregistratzen den informazioa ezinbestekoa da gure iragana ezagutzeko eta gure ondarea kontserbatzeko.

Aranzadiren ikerketa arkeologiko horiek bertako zuzendarien, ikasleen eta bertan inplikatutako pertsona guztien boluntariotza-lanari esker egiten dira. Era berean, udalekin eta aztarnategiak dituzten udalerrietako herritarrekin lankidetzan garatzen dira. Hori guztia dela eta, eskerrak eman nahi ditugu boluntariotza arkeologiko horrengatik; izan ere, horrela izan ezean, proiektuak ezingo lirateke burutu. Era berean, azpimarratzekoak dira hainbat unibertsitaterekiko lankidetzak eta Nafarroako Gobernuaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzak.

Parte hartzeko, laguntzeko eta ikasteko interesa duten pertsonen eskariari erantzuteko, informazio-liburuxka hau egin da; bertan, Aranzadik 2024an jendearentzat zabalik dituen indusketen oinarrizko informazioa aurkituko duzu. Aurten ere bai mantenu eta garbiketa lanak eskeiniko dira.

INFORMAZIOA