Aranzadikoek korrika egin dugu euskararen alde

Ornitologia / 75. urteurrena, Eraztuntze zientifikoa

Larunbata, 2024eko martxoaren 23a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteak Korrikaren 23. edizioan parte hartu du aurten. Eraztuntze Bulegoak 75 urte bete ditu eta urteurren hau ospatu nahi izan dugu euskararen aldeko martxa honekin bat eginez.

Gure presidenteak Jokin Otamendi eta Maite Laso eta Luis Romero eraztungileek eraman zuten lekukoa Kontxako pasealekuan. Gainera, Eraztuntze Bulegoko eta Aranzadiko kideek bat egin zuten aldarrikapen jendetsu honekin.

Ttipi ttapa KORRIKA!