Beatriz Díaz Martín
Donostia-San Sebastián, 1985
Espezialitatea
Entomologia aplikatua
Biografia
Biologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (2016), Entomologia Forentsean espezializatuta.
Gaur egun, EAEko odonatuen eta kakalardo saproxilikoen kontserbazio-egoera ebaluatzen eta jarraipena egiten ari da lanean. Escaralimania: kakalardoak, armiarmak, sorgin-orratzak eta tximeletak proiektuaren arduraduna da. Proiektua herritarren parte-hartzearekin eta dibulgazioarekin lotuta dago eta Entomologia du oinarri.
Ibilbidea
- 2008
CIDEMCO (gaur egun Tecnalia): Hiriko Izurriteen Kontroleko laborategiko teknikaria. - 2014-2017
IKASLAN Gipuzkoa: Ikerlaria, elikadurako azpiproduktuen birbalorazioa eta horien nutrizio-erabilera sistema akuaponikoetan. - 2015
Aranzadi: Irakaslea, Artropodoak! Lurra menderatzen duten zomorroak. - 2016
Euskal Herriko Unibertsitatea: Biologian doktorea, entomologia forentsean espezializatua. - 2017
Culmanor S.A.: Sailaren arduraduna, uraren kalitatearen eta elikaduraren kudeaketa amuarrainen hazkuntzan. - 2018
Aranzadi: Entomologia saileko ikerlaria, odonatuei eta haien kontserbazio-egoerari buruzko hainbat lan egin du. - 2018
Aranzadi: Hirilife, kakalardo saproxilikoen inguruko azterketa Donostiako hiri-parkeetan. - 2020
Aranzadi: Escaralimanía, dibulgazio zientifikoko eta hiritarren partaidetzako proiektua.