
Saila: Espeleologia, Historiaurrea
Gaia: Ingurumen hezkuntza
Bihotz Berdeak
Naturarekiko zaletasuna duten eta beren esperientziak partekatu nahi dituzten gazteak bilatzen ari gara
Natura ezagutzea bera maitatzea da
Bihotz Berdeak 12 eta 15 urte bitarteko gazte naturalistei zuzendutako programa da eta gazte hauek duten zaletasunari aukera berriak ireki nahi dizkio. Natura aztertzeko diziplinak landuko dituzte, hala nola: herpetologia, ornitologia, biziraupena, espeleologia, edafologia eta entomologia, ilustrazio zientifikoa eta etnografia.
Adituen eskutik eta hainbat Gipuzkoako naturgunetan murgilduta, igandeetako 13 saio edo irteeratan, ezagutzarako leiho berriak irekiko ditugu eta eko-aktibismoa bultzatuko dugu ere bai. Horretaz gain, programa honek aukera emango die lagun berriak egin eta pasioak partekatzeko!
2020an hasi ginen lanean. Kutxa Fundazioak sustatua, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera kudeatuta, hainbat elkarte ere dugu bidelagun hala nola Real Sociedad Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ihobe, Geoparkea, Neiker eta beste elkarte eko-aktibista batzuk; sare bat sortu dugu, talentu naturalista eta STEAM bokazioak ekoalfabetizatzeko, naturan gozamena errazteko eta horiek babesteko kontzientzia sortzeko.
2024an Eusko Jaurlaritzaren lehen STEAM saria lortu zuen programa honek, Erakunde sozioekonomikoek sustatutako STEAM hezkuntza-ekimenaren barnean.
2025/26eko programa
- Urria: Asteburua Artikutzan
- Azaroa: Mikologia
- Abendua: Geologia-Paleontologia
- Urtarrila: Orientazioa
- Otsaila: Espeleologia
- Martxoa: Ornitologia
- Apirila: Herpetologia
- Maiatza: Geoparkea
Prezioa: 315 euro. (Bi zatitan ordaindu daiteke)
(Matrikula ordaintzeko bekak ditugu. Eskaera egiteko, jar zaitez harremanetan).

Bihotz berdeak
Bihotz berdeak proiektuan parte hartzeko interesa daukazu?
KOLABORATZAILEAK: