Amanita muscaria
Herri izena
- Euskeraz: Kuleto faltsua
- Gazteleraz: Matamoscas
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Amanita
- Espeziea: muscaria
- Egilea: (L.) Lam. 1783
- Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa
Deskribapen testua
Basidioma: 8-20 cm-ko Ø-ko txapela, globo formakoa eta hemisferikoa, gero zabaldua, eskarlata-gorritik gorri laranjatura. Ertz ildoduna umotzean. Kutikula bereizgarria, distiratsua, euriarekin desagertu daitezkeen ezkata zuriak dituena.
Orriak: zuritik krema-zurira, askeak eta estutuak.
Hanka:6-20 cm-koa ezkataduna eraztunaren azpian, erraboilduna, bolbaren hondar hauskorrar eta zentrokideak dituena. Eraztun zuria, minzkara, ildorik gabea eta azpitik matazatua.
Mamia: zuria, hori-laranja kutikularen azpian. Usain arina eta zapore gozoa.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, elipsoidalak, leunak, hialinoak, gutuladunak, 9-11,5 x 6-9 µm-koak.
Habitat: oso arrunta eta ugaria udan eta udazkenean koniferoen eta hostozabalen azpian. Lurzoru azidoetan.
Jateko balioa: propietate haluzinogenoak dituen espezie toxikoa. Oso itxura aldakorrekoa, arretaz ibili behar da jangarria den Amanita caesarea ez nahasteko.