Agaricus sylvaticus
Herri izena
- Euskeraz: Basoetako azpibeltza
- Gazteleraz: Agárico de los bosques
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Agaricus
- Espeziea: sylvaticus
- Egilea: Schaeff. 1774
- Jangarritasuna: Jangarria/Comestible
Deskribapen testua
Txapela: 6-10 cm diametrokoa, ez oso mamitsua, txapel-azalak oso kolore aldakorra du, kolore arre-grisaxka, arre-marroia eta ezkatak nabarmen samarrak, kolorez marroi-gorrixka, arre-arrosa eta arre-grisaxkak hondo argi samarrean, diskoa ilunagoa eta gehienetan leuna.
Orriak: orri ez oso zabalez osatua, arrosa argiak hasieran, gero marroi-arrosa ilun samarrak, oinetik bereiz, igitai-formakoak eta ertzak zurixkak.
Hanka: 6-11 x 1-1,5 cm-koa, 2 cm ere izan ditzake oinarrian. Oinarria erraboildun samarra da, kofaduna, zuria eta zuri-grisaxka, ia leuna edo haritsu-ezkatatsu samarra. Eraztuna goialdean, fina, leuna edo apur bat ildaskatua mutur aldera, batzuetan ezkata arrexkak behealdean.
Mamia:
Mikroskopia: esporak eliptikoak eta eliptiko-arrautza formakoak, 4,5-6(6,5) x 3-4 μm-koak. Basidioak tetrasporikoak, 20-30 x 6-7 μm-koak. Keilozistidioak ugari dira, borra zabalaren formakoak, 15-28(35) x 7-12(15) μm-koak.
Habitat: espezie hau konifera basoetan sortu ohi da, baina hostozabal basoetan ere sor daiteke.
Jateko balioa: jangarria.