Agaricus subperonatus

Herri izena

  • Euskeraz: Txokolate usaineko azpibeltza
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: subperonatus
  • Egilea: (J.E. Lange) Singer 1951
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: (4)8-15(20) cm-koa, gehienetan handia eta mamitsua, ale txikiak ere egon daitezkeen arren, hemisferiokoa, kono-enbor formakoa edo titiduna, marroia eta arre iluna, hasieran leuna, gero haritsua edo ezkata zabal irregularrek osatua hondo zertxobait argiagoaren gainean, ertza barnera-kiribildua eta luzanga.
Orriak: orri meharrez osatua, hasieran arrosa-grisaxkak, gero arre-iluna gorrixka samarra.
Hanka: gehienetan sendoa, 3,5-12(15) x 1,5-3(5) cm-koa, borra-formakoa eta ia sustrai-antzekoa, batzuetan erdialdea loditua, zurixka eta erraz arretzen dena. Oinarrian errezelaren hondakin ilunak han eta hemen, hondakin irregularrak, batzuetan ageri ere ez dira egiten, zenbaitetan ia peronatuak, kolore marroi-arrexka. Eraztuna handi samarra azpialdean ezkata batzuekin, hauskorra eta zahartzean urratua.
Mamia: zuri-zikina, ebakitzean marroi-gorrixka, txapelaren gainaldean hori-okre kolorea. Usain gozoa, erregaliz usaina, lurrin-txokolate usaina. Erreakzioa berde oliba burdina sulfatoarekin eta gorri-odol kolorea anilinarekin.
Mikroskopia: esporak (5,5)6-7,5(8) x (4,5)5-6(6,5) μm-koak, pareta lodia. Basidioak tetrasporikoak, batzuk bisporikoak, 25-35 x 8-10μm-koak. Keilozistidioak zilindrikoak eta borra-formakoak, 25-50 X 6-10(12) μm-koak, multzoetan, batzuk bi edo hiru trenkadarekin. Txapel-azala 60-70 x 7-10μm-inguruko hifa ia paralelo eta pigmentatu ez osatua.
Habitat: ongarritutako lorategi eta lurretan ateratzen da bereziki. Espezie hau multzo handietan ager daiteke.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus subperonatus
Agaricus subperonatus
Agaricus subperonatus
Agaricus subperonatus
Agaricus subperonatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus subperonatus
Agaricus subperonatus

Bilketen mapa