Agaricus campestris

Herri izena

  • Euskeraz: Barrengorria
  • Gazteleraz: Champiñón silvestre

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: campestris
  • Egilea: L. 1753
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 5-10 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, zuria edo gris-arrosaz apur bat orbandua, ezkataduna. Ertz gutxi-asko luzakinduna.
Orriak: askeak, nahiko zabalak, arrosa biziak, amaieran marroi ilunak edo belzkarak.
Hanka: 5-7 x 1-2 cm-koa, zuria, oro har txapelaren Ø baino motzagoa, zilindrikoa, eta fusiformea edo fina oinean. Altua, fina eta estua den eraztunaren azpitik ezkata matazatuek estaltzen dute. Zenbaitetan eraztuna gutxi markatuta dago.
Mamia: zuria, apur bat marroi arrosakara hanka eta txapela elkartzen diren gunean eta kutikularen azpian, batez ere. Zapore gozoa eta usain atsegina; sarkorragoa umotutako aleetan.
Mikroskopia: espora eliptikoak, leunak, sasiporodunak, gutxi ikusten den ernetze poroarekin, 7-9 x 4-5 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean soro eta larreetan.
Jateko balioa: jangarri ona gaztetan.

Argazkiak

Agaricus campestris
Agaricus campestris
Agaricus campestris
Agaricus campestris
Agaricus campestris
Agaricus campestris

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus campestris
Agaricus campestris
Agaricus campestris
Agaricus campestris
Agaricus campestris
Agaricus campestris
Agaricus campestris
Agaricus campestris

Bilketen mapa