Agaricus osecanus
Herri izena
- Euskeraz: Azpibeltz elurzuria
- Gazteleraz: Seta blanca de nieve
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Agaricus
- Espeziea: osecanus
- Egilea: Pilát 1951
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Txapela: 15 cm-ko diametroa arte, hasieran globoerdi-formakoa, gero ganbila, mamitsua, zeta-antzekoa edo zuntzeska-ezkata finekin, hasieran zuri garbia, zahartzean zuria okre samarra, igurtzitzean gutxi edo bat ere ez da horitzen. Txapel-azala txapela bera baino handiagoa eta batzuetan luzanga.
Orriak: ertz antzua argiagoa, denbora luzean zurixkak, gero arrosa eta gris-lila kolorekoak, zahartzean beltzaxkak.
Hanka: 8-12 x 2-3 cm-koa, sabelduna eta ia borra-formakoa, oinarria sustrai itxurakoa edo, zuria, gutxi horitzen da eta errezelaren ezkata antzeko hondakin batzuk ditu oinarrian. Eraztuna gurpil horztunaren antzekoa eta ezkata lodiak ertz aldera.
Mamia: trinkoa, zuria, pittin bat horitzen edo gorritzen da, almendra edo anis usain arina. Schaefferren erreakzioa positiboa.
Mikroskopia: esporak oso eliptikoak, 5-6,5(7) x 4-5 μm-ko gutula txiki bat edo batzuekin. Basidioak tetrasporikoak, 20-30 x 6-8 μm-koak. Keilozistidioak ugari dira, arrautza-besikula formakoak, 10-20 x 8-13 μm-koak.
Habitat: koniferen ondoko lorategi eta parkeetan.
Jateko balioa: balio gabea.