Agaricus bresadolanus
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Agaricus
- Espeziea: bresadolanus
- Egilea: Bohus 1969
- Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa
Deskribapen testua
Basidioma: 3-9 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero trapezoide formakoa edo ganbil-lautua, amaieran apur bat zapaldua erdian, zuri grisaxka edo gris-marroia. Gris edo arre grisaxka koloreko haritsuek eta ezkata haritsuek estalia.
Orriak: askeak, hasieran arrosa kolorekoak eta gero marroi ilunak. Ertz antzua eta argiagoa.
Hanka: 4-7 x 1,5-3 cm-koa, zuria, zilindrikoa edo apur bat loditua oinean, baina estutua muturrean. Mizelioko lokarri sendoak ditu. Ale gaztetan, hankaren oina kolore marroiko errezel igarokorraren hondar baten batez apaindua egon daiteke. Eraztun altua du.
Mamia: zuria edo apur bat gorrixka, batez ere hankaren goialdean. Zapore gozoa eta usain arina eta konplexua, fenolekoa izan daitekeena.
Mikroskopia: Espora eliptikoak, leunak, batzuetan gutuladunak, mintz lodi samarrekoak, 5,5-7,5 x 4-5,5 µm-koak.
Habitat: udazkeneko espeziea, parke eta lorategietan ateratzen da, Acer, Fraxinus eta Sambucusean gehien bat.
Jateko balioa: toxikoa.