Aleurodiscus wakefieldiae
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Aleurodiscus
- Espeziea: wakefieldiae
- Egilea: Boidin & Beller 1967
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, hasieran disko isolatu txikien modura agertzen da eta handitu ahala elkartzen dira. 10-15 cm luze eta 2-5 cm zabal den azalera izan dezake eta 1 mm baino gutxiagoko lodiera.
Himenoforoa: laua, matea, konkorduna edo apur bat sabeldua, hauts itxurakoa lupaz begiratuta, arrosa edo arrosa-lila ale gazteetan eta okre arrosakara zahartzean.
Mamia: urria, trinkotasun larrukara duena, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak elipsoidalak edo oboideak, hialinoak, garatxodunak, amiloideak, 20-24 x 16-19 µm-koak. Espora jalkina arrosa.
Habitat: nahiko arrunta urte osoan, hostozabalen adar hiletan ateratzen da batez ere, hala nola Fagus, Castanea, Corylus eta Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.