Auriporia aurulenta
Herri izena
- Euskeraz: Auriporia
- Gazteleraz:
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Auriporia
- Espeziea: aurulenta
- Egilea: A. David, Tortic & Jelic 1975
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, azpikoz goratua erabat, substratuari itsatsia hainbat cm-ko Ø-ko eta 5 mm-ko lodiera arteko geruza osatzeraino, laranja edo hori-laranja kolore ederrekoa.
Poroak: angeludunak, 2-5 poro mm-ko, hori-laranja.
Mamia: elastikoa, zapore gozoa eta fruitu usaina.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, hialinoak, gutula bakarrekoak, 4-5,5 x 2,5-3 µm-koak.
Habitat: udazkenean, eroritako enborren barrualdean ateratzen da, bai koniferoetan bai hostozabaletan.
Jateko balioa: ez da jangarria.