Ascocoryne cylichnium
Herri izena
- Euskeraz: Mukiziza ubela
- Gazteleraz:
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Ascocoryne
- Espeziea: cylichnium
- Egilea: (Tul.) Korf 1971
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Askoma: fruitu-gorputz hankagabea edo oso hanka motzekoa, isolatua edo taldeka ateratzen dena elkarri estutuak, 0,5-20 mm-ko Ø, forma ugarikoa, hala nola disko, globo, kopa edo titi formakoa. Barruko azala edo himenoforoa laua da edo zertxobait zimurtua zahartzean, haragi-arrosa koloretik ubel-morera. Ertza ilunagoa da eta zenbaitetan kizkurra. Kanpoaldea barrualdea baino argiagoa da, zurixka eta zahidun sotilez estalia lehortzean.
Mamia: biguna, gelatina itxurakoa eta apur bat elastikoa, arrosa-ubela, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, hialinoak, trenkada askotakoak, gutuladunak, zenbaitetan espora sekundarioarekin, 15-29 x 4,5-6,5 µm-koak.
Habitat: espezie urria, udazken eta neguan zeharo hondatua eta hezea dagoen hostozabalen egur hilean ateratzen da; batik bat, Fagusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.