Bioaniztasuna lurzoruan: Gure lorategietako anfibio eta narrastiak
Osteguna, 2015eko maiatzaren 21a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Gure inguruan bizi diren animalia isil hauek ezagutuko ditugu. Horretarako, Donostiako zenbait parkeetatik maiatzaren 30ena gauez igaroko gara bizikletaz horiek ikusi ahal izateko. Parte hartzaileek arrabioen mugimenduak ikusi, txantxikuek haien kumeak nola zaintzen dituzten aztertu, uhandre palmatuen gorteiuaz gozatu edo hegoaldeko zuhaitz-igelaren korrokak entzungo dituzte.
Maiatzaren 31ean, berriz goizez igaroko gara bizikletaz narrastiak ikusi ahal izateko. Parte hartzaileek Urgulleko sugandilek haien etsai diren sugandila espezie inbaditzailearekin horma zirrikituak lortzeko nola borrokatzen diren ikusi ahal izango dugu; horma-sugandilak hormak erabiltzen dituen ala ez dituen deskubrituko dugu; eta Floridako dortokak gure urmaelak konkistatzea nola iritsi den jakingo dugu.
Hitzaldiak goizeko 9etan izango dira Cristina Enean. Gaueko irteera 21:30etan ( Donostiako portuan) eta goizekoa 10:30etan (Cristina Enea).
Izena ematea beharrezkoa da:
943466142 / idazkaritza@aranzadi-zientziak.org
Salneurria: 35 €
Argazkia: Herpetologia Saila