Cervantesetik gertu

Antropologia

Ostirala, 2015eko urtarrilaren 16a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Ikerketa 2014ko apirilaren bukaeran hasi zen eta Madrilgo Udalak sustatutako ekimena da. El Quijote-ren autorearen arrastoa aurkitu nahian doaz, mendeetan zehar mojen ahozko tradizioak bertan lurperaturik dagoela dio eta.


Joan den udaran, 23 pertsonek osatzen duten lantaldeak (forenseak, antropologoak, momia eta ehun-gaietan adituak…) georradarraren bitartez bost zonalde bereizi zituen. Honen ildoa jarraituz, ganga-formako kriptan zentratuko dira, 4,8 metroko sakonera duena, 70 metro karratuetan hogeita hamar bat horma-hilobi dituenak. Horietako batean dramaturgoaren gorpuzkinak egon litezke, 1616az geroztik hobiratuak.


Hobi horiek guztiak 8 eta 10 zentimetro lodiera duten adreilu eta entokadurazko estalkiaz babestuta daude. Zentimetro bateko diametroa duten zuloak irekiko dira bertan, eta mikro kamerak sartu, barnean ehortzi zenaren irudi tridimentsionalak lortu ahal izateko. Honela, ikertzaileek barrunbeek ezkutatzen dituzten inskripzio, arropa arrasto edo dena delakoen berri izango dute. Gainera, hezurrak eta gainontzeko materiala momentuan aztertzeko erabiliko den laborategi forensea prestatuko dute aldamenean.



Baina gorpuzki guztiak ez dira aztertuko. Cervantes beraren hitzetan, bukaeran “hortzik gabeko masailezurra” zuen, beste gaitzen artean. Beraz pertsona adindu, horzgabe, bularrezurean arkabuz batekin egindako zauria duena eta ezker eskua atrofiaturik duenaren arrastoak bilatuko dituzte.


Y ello porque solo se buscan de un varón de edad, como el propio Se sabe además que, de conservarse el esternón —el eje óseo anterior donde entronca la columna vertebral—,. De hallarse su auténtica osamenta, el análisis de la composición química permitirá determinar con cierta precisión la causa de la muerte del creador del Ingenioso hidalgo, atribuida, entre otras dolencias, a diabetes.