
Guatemalako Auzitegiko Antropologia Fundazioak Euskadi bisitatu du desagerrarazitako pertsonen bilaketan duen esperientzia partekatzeko

Osteguna, 2025eko maiatzaren 15a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 3 minutu
Bi egunez, Fredy Peccerelli, Guatemalako Auzitegiko Antropologia Fundazioko (FAFG) zuzendari exekutiboa eta Nancy Valdez, operazio zuzendaria, Euskadin izango dira eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren eskutik. Ordezkaritza Gogorarekin, UPV/EHUko Biomics ikerketa-taldearekin eta Aranzadirekin bildu da, desagertutako pertsonen bilaketan eta memoriaren arloan Euskadik duen esperientzia ezagutzeko.
Topaketa horien arrazoi nagusia da Gogora Institutua dela Eusko Jaurlaritzaren memoriaren politika publikoak koordinatzeaz arduratzen den erakundea dela, eta aipatuako programa gidatzen duela Euskal Prospekzio Taldearen bitartez, bera baita ehorzketak eta hobiak aurkitzeaz arduratzen dena. Aranzadi Zientzia Elkartea, bestalde, exhumazioetaz eta hezur-hondarren auzitegi-azterketaz arduratzen da, eta, azkenik, Biomics laborategi genetikoak identifikazio genetikoak egiteko DNA laginak alderatzen ditu.
Bileran Gogorako zuzendari Alberto Alonsok eta institutuko memoria-teknikariek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Paco Etxeberria auzitegiko medikuak parte hartu dute. 2023an, Etxebarriak FAFGk antolatutako topaketa batean parte hartu zuen Guatemalan, eLankidetza eta Garapenerako Lankidetzarako Kataluniako Agentziak lagunduta. Bertan, besteak beste, Mexiko, El Salvador, Kolonbia edo Ruandako desagertutako pertsonak bilatzeko auzitegi-zientzietako esperientziak ezagutu zituzten.
Lankidentza agentzien arteko artikulazioa
1960 eta 1996 bitartean, Guatemala k barne gatazka armatu bat izan zuen. Horren ondorioz, giza eskubideen urraketa larriak egin ziren sistematikoki, eta, orokortuak izan ziren. Kalkuluen arabera, 200.000 pertsona baino gehiago erail eta desagerrarazi zituzten.
Trantsizioko justizia arloan herrialdearen ahaleginak laguntzeko, eLankidetzak eta ACCD-k modu koordinatuan lan egiten dute Guatemala n. Bi agentzien artikulatzeak lankidetza ekimenen osagarritasuna ahalbidetu du; bereziki, FAFG-rekin, Giza Eskubideen Prokuradoretzarekin eta Nazio Batuen Garapenerako Programarekin (PNUD-ekin). Lan koordinatu horri esker, hausnarketa bateratua izan da, Guatemala ko testuinguruari buruzko analisi partekatua egin da eta laguntza estrategiak definitu dira.
Aliantza horren aurretik, agentzia bakoitzak Polizia Nazionalaren Artxibo Historiakoaren (AHPN-ren) instituzionalizazio-prozesua babestu zuten. Artxibo horrek biltzen ditu giza eskubideen urraketak dokumentatzeko informazio baliotsua. 2019tik aurrera, bi agentziek AHPN-aren inguruan bildu, eta Guatemalan koordinatzen hasi ziren. Lan horren ondorioa da Nataxik-Memoria dokumentala, Guatemalako iraganeko eta oraingo beste historia batzuk ezagutarazten dituena biktimen senideen ahotsen bidez.
Guatemalako Auzitegiko Antropologia Fundazioa
Guatemalako Auzitegi Antropologiako Fundazioa 1997an eratu zen, eta bere helburua da barne-gatazka armatuaren biktimak aurkitzea eta identifikatzea, bai eta justizia eta giza eskubideen errespetua indartzea ere, abusu-kasuak ikertuz. Guztira, 1.996 auzitegiko ikerketa egin ditu, orain arte 3.959 biktima identifikatuta, eta horietatik 598 desagertzearekin lotuta daude.
Ibilbidea, esperientzia eta prozesu eta protokoloekiko errespetua direla eta, Fundazioak nazioarteko arreta jaso du, eta nazioarteko misioetan parte hartu du, besteak beste, Ruandan, Bosnian eta Herzegovinan, Serbian, Kroazian, Kosovon, Haitin, Hondurasen, Perun, Iraken, El Salvadorren eta Mexikon.

Mezenasgoa
Enpresen eta erakundeen laguntzari esker, gure gizarteari eta natura-inguruneari aurrera eginarazten dioten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera dugu.
Bere babesa eman diguten erakundeak:
Informazio gehiago