#sugebizi hiritar zientzia kanpaina prest

Herpetologia / Hiritar zientzia

Osteguna, 2026eko apirilaren 30a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 3 minutu

¡SUGEZALE! #SUGEBIZI bueltan da! Beste behin, gogo biziz ekingo diogu aurten ere herritar zientzia bultzatuz, zuek bidalitako suge argazkiak jaso, identifikatu eta zabaltzeko ekimen parte hartzaileari!

Oraingo honetan, @aranzadi_zientzia_elkartea gure instagramaren bidez parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hemendik aurrera, plataforma hau bakarrik erabiliko da proiektua aurrera eramateko.

Abuztura arte Euskal Herrian suge bat ikusten baduzu, atera argazki bat!. Gurekin partekatu, eta hobeto ezagutzeko informazioa partekatuko dizugu, duten ospe txarra desagerrarazteko eta haiekiko errespetua sustatzeko.

Prozedura erraza da:

  1. Suge bat ikusten duzunean, gehiegi hurbildu gabe eta izutu eta mindu gabe, zooma erabiliz argazkia aterako diozu.
  2. Koordenatu geografikoak apuntatu.
  3. Partekatu argazkia eta koordenatuak mezu pribatu baten bidez gure instagrameko @aranzadi_zientzia_elkartea kontura, “txatean gordetzeko” aukerarekin.

Trukean, bidaltzen dizkiguzuen argazkietako espezieak identifikatzen saiatuko gara. Horretarako, komenigarria da bere burua argazkian ikusgai egotea. Ikusten duzuen edozein sugek balio du, hilik aurkitu baduzue ere.

Beste urteetan bezela, aurten ere tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen ditugu. Sugeei buruzko jarduerak kontratatzeko aukera izango duzue, mitoak ezabatzeko eta espezie hauekiko errespetua sustatzeko. Interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan!

Horrez gain, Euskal Herriko sugeen poster bat dugu, Ander Izagirrek sortua kalitate handiko aleen argazkiekin, gure webgunean eskuragarri. Espezie ezberdinak identifikatzen ikasteko tresna aproposa!

Gogoan izan! Sugeei argazkiak ateratzerako orduan. EZ UKITU, ETA UTZI BAKEAN SUGEAK! Eta, jakina, errespeta itzazu. EZ HIL SUGERIK! #Sugebizi

Hitzaldi eta tailerrak

Sugeak, animalia ikaragarriak zein ezezagunak dira. Izan ere, gizartean zabalduriko uste okerrek ez dute sugeen benetako izaera erakusten. Horregatik, gure beldur eta aurreiritziak gainditzeko, hitzaldi-tailerrak eskeintzen dira #sugebizi proiektuan. Eskaintza honen bidez, Euskal Herrian bizi diren suge espezieen aniztasuna eta haien ezaugarri nagusiak ezagutaraziko dira, hauek duten ospe txarra alde batera utzi eta animalia liluragarri gisa baloratzeko helburuarekin. Era berean, sugeak gertutik ezagutzeko, behatzeko eta naturarekiko errespetua zein ingurumenarekiko sentsibilizazioa indartzeko aukera bikaina emango dute. Jarduera hauen bide, informazioa, esperientzia zuzena eta ikaskuntza praktikoa uztartzen dira, sugeen inguruko ikuspegi positiboagoa sustatzeko. Horretaz gain, Aranzadi Zientzia Elkartearen bilduma zientifikoan kontserbatutako sugeak behatzeko aukera eskaintzen da ere.

Eskaintza hau eskola eta institutu (parte-hartzaileen adin eta beharretara egokituak), natura-elkarte, udalerriei eta interasaturiko orori dago bideratua, beraz, interesik edukiz gero gurekin kontaktuan jarri. Gainera, aurrerago, Aranzadi Zientzia Elkartean bertan hitzaildi-tailer hauetara etortzeko aukera egongo da.