Jatorrizko herriek nola sortu duten Amazonia

10
otsaila 2026
Asteartea

Ordua

19:00

Tokia

San Telmo Museoa

Salneurria

Doan

Amazonian azken hamarkadetan egindako ikerketa arkeologikoek erakutsi dutenez, duela 13.000 urte inguru bertan bizi izan ziren herri indigenek sakonki aldatu zuten eskualdea, eta natura-ondaretzat ez ezik, ondare biokulturaltzat ere hartu beharko litzateke. Hitzaldi honetan hipotesi hori sostengatzen duten elementu batzuk aurkeztuko dira, baita sakonki mehatxatuta dagoen eremu hori babesteko etorkizuneko politiketan izango dituen inplikazioak ere.

Eduardo Goes Neves arkeologoak 30 urte baino gehiago daramatza lanean Amazonian. São Pauloko Unibertsitateko Arkeologia Museoko irakaslea eta zuzendaria da. Amazònia revelada: Mapeando Legados Culturales proiektuaren koordinatzailea da, abangoardiako ikerketa arkeologikoa oihaneko herrien ezagutza tradizionalarekin uztartzea bilatzen duena. Ikerketa arkeologikoko proiektu honen helburua Amazonia babesteko geruza berri bat gehitzea eta basoen suntsipena geldiarazten laguntzea da.

Streaming bidez eskainiko da hitzaldi hau

XXIV Arkeologia jardunaldien beste hitzaldiak:

  • Otsailak 11, Arkeogenetikaren iraultza: historiaurreko gizarte-antolamendua ikertzeko tresna berria
  • Otsailak 12, Gipuzkoako aztarnategi arkeologikoetako Erdi Aroko larrua eta oinetakoak
  • Otsailak 13, Altxerriko arte paleolitikoa duen haitzuloari buruzko diziplinarteko datu berriak