Neandertalen aztarnaren atzetik + Neandertal filmaren proiekzioa

16
otsaila 2024
Ostirala

Ordua

19:00

Tokia

San Telmo Museoa

Salneurria

Doan

Klimaren beroketa itsas higaduraren ondoriozko suntsiketa bizkortzen ari da, ezin saihestuzko moduan bizkortzen ere, baina, Le Rozeleko aztarnategian, Cotentin penintsulan, haren mehatxupean egonda ere, duela 80.000 bat urte Normandiako kostaldeko leku aipagarri hori okupatu zuten herri neandertalen eguneroko bizitzaren aparteko arrastoak gorde dira, oso hauskorrak berauek; tartean, 2.000 oinatz baino gehiago, neandertalen oinatzen munduko bildumarik handiena. 2012tik, Dominique Cliquet arkeologoa erlojuaren kontra lanean ari da historiaurreko aztarnategi hori induskatzen, oso garrantzitsua nazioartean, itsasoaren haserreak garai batean han ibili ziren gizon, emakume eta haur neandertalek dunan utzitako bizi arrastoak betiko irentsi aurretik. Normandian egindako aurkikuntzei esker eta azken urteetan Europa osoan eta harago egindako ikerketei esker, ikerketa arkeologiko honek, inoiz ez bezalakoa bera, denboran abiada bizian bidaiatzera eramango gaitu, neandertalen aztarnen atzetik. Pixkana-pixkana, neandertalen eguneroko bizitzari jarraikiz, arkeologiaren bidez, ikusiko dugu zertan oinarritzen zen desagertutako espezie horren gizatasuna, oso desberdina gurearen aldean baina, aldi berean, oso gertukoa.

Joseba Rios - Bilboko Arkeologia museoko arkeologo teknikoak eskainiko du.

Proiekzioa: Neandertal (Frantzia, 2022, 52 min. Zuzendaria: David Geoffroy. Frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin)

XXII Arkeologia jardunaldien beste hitzaldiak:

INFORMAZIO GEHIAGO