UEUko Natur Zientzien III.topaketak ikasle, aditu eta profesional ugari bildu zituen
Aranzadi
Lunes, 19 de Noviembre, 2018 — CEST
Lectura: 3 minutos
Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko jaio ziren. Bere aurreko edizioak 2013an eta 2015ean izan ziren, eta alorreko kide asko erakarri zituzten.
Aurtengo edizioan gai hauen inguruan mintzatu ziren hizlariek.
- Herritarrek lagundutako zientzia Gasteizen.
- Ibai osasuntxuak espezie mehatsatuen bizigarri.
- Kobazuloak: kultur eta onatur ondarea giltzapean.
- Ingurumen hezkuntza, gizarte jasangarrietarako bide.
Horrez gain, hainbat poster aurkeztu ziren topaketan, Aranzadiren parte hartzea nabarmena izan zelarik:
Hilotzak hondartzan!! Orain zer?
Nagore Zaldua-Mendizabal eta Aitziber Egaña-Calvo
Oiangu natur eskola
Yoana Garcia, Uxue Urzelai, Mikel Etxeberria eta Ander Irastorza
Leptohezeguneen eta beraien anfibio-komunitatearen azterketa Peñas Negras/Trianoko mendietan (Bizkaia)
Pello Isasi, Ion Garin Barrio, Aitor Larrañaga, Aitor Laza Martinez.
Gipuzkoako germoplasma bankua EAEko landare espezie mehatsatuen eta penintsula ipar-ekialdeko floraren ex-situ kontserbazioa
Joseba Garmendia, Maialen Arrieta, Maddi Otamendi eta Jon Zulaika
Ingurumeneko estres ezberdinek uhandre palmatuaren osasunean duten efektuak aztertzen: ondorioak kontserbazioan zein ondorio ebolutiboak
Ane Fernandez-Arrieta eta Carlos Cabido