Francisco Etxeberria Gabilondo

Curriculum Vitae

Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntzako doktorea (1991). Lege eta Auzitegi Medikuntzako mediku espezialista. Auzitegi-antropologia eta -biologiako espezialista Madrilgo Universidad Complutensen. Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean eta, bertan, 1983-84 ikasturtetik etenik gabe irakasten jardundakoa.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuko Lege Medikuntzako irakaslea 1985-86 ikasturtetik egundaino eta, bertan, Idazkari eta Zuzendariorde izandakoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2006ko Giza Eskubideen Sariduna. Bere lantaldeak Eusko Jaurlaritzaren 2007ko Giza Eskubideen Saria jaso du.

Aranzadi Zientzia Elkarteko kide 1973tik eta, bertan, hainbat arduratan jardundakoa. Presidentea da egun. 
Elkarte honetan, Gerra Zibileko desagertuak eta hobi komunak aztertzeko eratutako lantaldeko buru dihardu, eta Memoria Historikoko hainbat elkarteri lagundu die Espainiako ehunetik gora desehorzketatan.

Espainia mailako paleontologia ikerkuntzaei buruzko bibliografia

Email: paco.etxeberria@ehu.es

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net