Munoaundiko herri harresitura bisita gidatua

  • Eguna: 2020/08/01
  • Ordua: 11:00
  • Lekua: Abaraxka aterpetxea

Bisitariekin geratuko gara Abaraxka Aterpetxean (Azkoitia), goizeko 11:00etan. Handik aterako gara oinez Munoaundira (25-30 minutu). Aztarnategian bisitaldi gidatua egingo zaio bisitan datorrenari.

Norbaitek eragozpenik balu ibiltzeko, ibilgailu bat jarriko da pertsona hori/horiek Munoaundira igotzeko.

Mendiko botak eramatea gomendatzen da (edo zapata egokiak mendirako), zira edo jaka eta ura.

Ibilbidea erraza da. Bisita euskaraz eta gazteleraz egingo da. COVID 19 dela eta, musukoa eramatea derrigorrezkoa da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net