Jarduerak

Aranzadi Zientzia Elkartearen Astronomia Saila herritarren astronomian eta Gipuzkoako ingurunean zientzien hedapenean interesatutako pertsona guztientzako topalekua da.

Astronomia herritarra:

Astronomia Sailak biltzeko, esperientziak trukatzeko eta jarduera hedatzeko gunea eskaintzen die Donostiatik gertu bizi diren zaletu astronomoei. Hain zuzen ere, horixe da bere funtzio nagusia. Era berean, bazkide aktiboek erabili ahal izateko behaketako tresnak ditugu.

Hedapen zientifikoa:

Astronomia Sailak aldiko efemeride esanguratsuenei buruzko hedapeneko hileroko saioak antolatu eta albiste astronomiko aipagarrienak aurkezten ditu Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan hilabete bakoitzeko azken ostiraletan 19:30ean. Eguraldiaren arabera, Santiagomendin (Astigarraga) hurrengo larunbatean behaketa publikoa egiten ere saiatzen dira.

Horrez gain, Koldo Mitxelena Kulturunean hitzaldien urteroko zikloa antolatzen dugu urtero, urrian. Horretarako, espazioko zientzien eta teknologien arloko ikerlari eta profesionalak gonbidatzen ditugu.

Donostia Kulturak Okendo Kultur Etxean antolatu ohi duen eta sei hilabeteko iraupena duen astronomiako ikastaroa ere egiten dute urtero. Astronomia Saileko kideek eskaintzen dute ikastaroa.

Azkenik, Gipuzkoa osoan eta inguruan ikastaroak, hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak antolatzen lan egiten dugu udal eta erakunde askorekin.

Gaueko zerua babestea:

Gaueko zerua babestea da azken urteotan Astronomia Sailaren ildo estrategikoetako bat. Horretarako, bazkide batzuek Cel Fosc elkartearen jardueretan parte hartu eta erabaki politikoak hartzeko esparruetan informazio-ikerketak aurkezten dituzte. Gainera, bazkideek maiz ematen dute arazo horren berri komunikabideetan.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net