Hiribilduak Moduan Hiribilduen Garapena Erdi Aroan Hiri Foruak Hiribilduak Botere Gune Hiribilduak Mitologian Bibliografia
 

Hiribilduak: Gipuzkoaren
ezinbesteko osagai

Erdi Aroko Hiribilduen ezaugarri orokorrak

Ereduaren arrakasta
 
 

Ereduaren arrakasta

Hamalau eta hamabosgarren mendeetan zabaldutako giro eta segurtasun ezaren eta hiribilduetako bizimoduaren arrakastaren erakusle hiri hauen eskumena zabaldu izana dugu.

Erregeek eta hiribilduek elkarrekin sortutako harreman ereduari jarraituz, Gipuzkoako hainbat tokik hiriek eskaintzen zuten babesa bilatu zuten. Hirbilduetako barne-araudiak eta, batez ere, epailearen lanak egiten zituzten alkateek bermatzen zuten babes hori. Alegia: elkartze honetan, hiribiltze-prozesu orokorrean parte hartu ez zuten herrixkek aurkitzen zuten abantailarik nagusiena hiribilduetako alkatea epaile bezala izatea zen. Horrela, euren buruak Ahaide Nagusien eskumenetik kanpo jartzen zituzten.

Beraz, hiribilduetako eskumenaren barruan, harresitutako gunea ez ezik landa eremuak ere sartzen ziren. Batzuetan, landa eremu hauek hiribilduaren sorreran egokitutako herri edo baserri ziren. Beste alditan, goian esan bezala, beranduago atxikitako herrixkak.

Bat egin arren, herrixka hauek beraien muga, ordezkari eta udal kudeaketa orokorrari eusten zieten. Hiribilduek atxikimendu hauei esker jasotzen zuten onurak bestelakoak ziren, bizilagun berri hauek auzoko propio bezala zenbatzen ziren-eta. Modu honetan, hiribilduaren auzokoen kopurua handitu eta Probintziako erakundeetan bozkatzeko garaian hiribilduaren bozkaren balioa ere handitzen zen.

Elkarlan hau emankorra eta onuragarria baldin bazen ere, atxikimenduak eragin zituzten baldintzak aldatu eta hiri eta herrien arteko tira-birak areagotu ziren. Izan ere, Hiribilduak Gipuzkoako kontrola eskuratu ahala eta Ahaide Nagusien mehatxua desagertu ahala, herri txikiek bere erabateko burujabetasuna berreskuratzea nahiago zuten. Prozesu hau, baina, hamazazpigarren mendean bizkortuko da; orain lantzen ari garen epetik kanpo, beraz.


amasa Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da.
Eragin.com-ek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.
info@ereiten.com