Hiribilduak Moduan Hiribilduen Garapena Erdi Aroan Hiri Foruak Hiribilduak Botere Gune Hiribilduak Mitologian Bibliografia
 

Arrasateko Herensugea

Beasaingo Jentila

Elezaharretan
badago zer ikasi
 
 

Beasaingo Jentila

Jentilbaratzan bizi zen jentil bat Lazkaora jeitsi zen, gizon batekin lehiatzeko asmoz. Izan ere, jentilek noizbehinka kristauei erronka botatzea atsegin zuten eta. Lazkaon, berriz, ume bat besterik ez zuen aurkitu. Honek, berarekin borrokatzeko tamaina ez zuela eta gizon indartsuak topatzeko Beasaingo burdinolara joan behar zuela esan zion. Hara joan zen erraldoia. Beasaingo olagizonak, berriz, kurrikak gori-gorian hartu eta sudurra errotik erauzi zion jentilari, zera esanez: “bi behatz baino ez ditut erabili, pentsa ba zer egingo nizuken hamarrak erabiliez gero”. Jentila apal-apal itzuli zen Jentilbaratzara, kristauekin gehiago lehiatzeko gogorik gabe.


amasa Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da.
Eragin.com-ek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.
info@ereiten.com