Hiribilduak Moduan Hiribilduen Garapena Erdi Aroan Hiri Foruak Hiribilduak Botere Gune Hiribilduak Mitologian Bibliografia
 

Arrasateko Herensugea

Beasaingo Jentila

Elezaharretan
badago zer ikasi
 
 

Elezaharretan badago zer ikasi

Bi pasadizo hauetan, badira hiribilduen eta beraien aurreko gizartearen arteko harremanak mintzo zaizkigun gertakizunak.

Adibidez, bietan oso bestelakoak diren bi mundu agertzen dira: mendiarena eta hiriarena: Jentilbaratza edo Murugain, alde batetik; eta Arrasate edo Beasain, bestetik.

Bietan ere, mendi magaletatik abiatu prozesu baten berri ematen zaigu. Batean, jentilak (arbasoak) Jentilbaratzatik Beasainera iristen dira, Lazkaotik pasatzen. Bestean, Murugainetik eta kobazuloetatik Arrasateko Santa Barbaraino. Bigarren honetan, gainera, Murugain lekuizena agertzen zaigu, herrixka zahar baten kokapen adierazten duen tokizena, hain zuzen ere. Bizitokiak mendietatik hiribilduetatik aldatu direla, alegia, ageria gelditzen da.

Biak eta biak ere, garaileen ikuspuntutik kontatzen diren istorioak ditugu. Hau da: Gipuzkoa ordenatzeko garaile suertatu diren eta ibai arroan bizileku finkatu duten hiribilduen ikusmoldetik. Hiritar hauek mendi magaletan oraindik bizi direnak inozotzat (jentila) ala basatitzat (herensugea) jotzen dituzte, bizimodu hauek atzeratuak gelditu direlarik. Ikusmolde honetan, hiritarrek gune garatu bezala dute bere burua, kristautasunari, burdinaren ekoizpen hobetsiari (bietan burdina gori-gorian jartzeko gaitasuna aipatzen baita) eta merkataritzari esker.


amasa Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da.
Eragin.com-ek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.
info@ereiten.com