Lantaldea

Tolosan 1963an egindako lehendabiziko perretxiko-lehiaketan, Mikologia sail hau eratzeari ekin genion eta, berehala, EAEko Katalogo Mikologikoa prestatzeko eta, aldi berean, jarduera zientifikoan sartzeko premia ikusi genuen.

Herri-ezagutzak hobetu eta zientziaren arra pizten joatearren, Mikologia Sailak antolatuta eta iraunkorki lankidetzan dihardu inguru hurbileko herrietako hainbat elkarterekin. Helburua intoxikazio-arriskuak prebenitu eta albait gehien gutxitzea, gehiegizko eta alferrikako perretxiko-bilketa eragoztea eta, ahal dela, sailean errotutako zientziarako sena zabaltzea.

Urte hauetan guztietan eta kanpora antolatutako jardueretan, urteroko jardunaldiak dira nabarmentzekoak, baita Donostian egindako Société Mycologique de Franceren kongresua ere (Mendebaldeko Europako mikologo adierazgarrienak bildu ziren bertan) edo Donostian egindako Euskal-Amerikar Topaketa Mikologikoak (hogeita bi mikologo iparramerikarrek parte hartu zuten frantsesekin eta Bilboko eta Gasteizko mikologoek osatutako 111 Taldeko kideekin batera).

Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalarekin lankidetzan, sail honek “Setas del País Vasco – Euskal Herriko Perretxikoak” fitxak argitaratu zituen. Gainera, hainbat lan plazaratu ditugu Elkartearen argitalpenetan edo Aurrezki Kutxekin lankidetzaz (egun, Kutxan elkartuta) eta UZEIren laguntzaz, adibidez, botanikako izendegiko hiztegi zientifikoan, ekologiako Euskal Herriko askotariko taldeekin batera.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net