Zientzarentzat berriak diren hamaika perretxiko espezie berri aurkitu dira Aragoian

2021/01/25

Aranzadiko mikologia saileko zenbait kidek ikerketa honetan parte hartu dute, hala nola Ibai Olariaga, Joxepo Teres, Joaquín Martín, Unai Fernandes y J.I. López Amianok.

Iberiar Mikologia elkarteko 40 mikologi inguru Aragoi iparraldeko Cerler eskualdean egindako bilera batean parte hartu zuten. 3 eguneko ikerketa honetan, Aragoi Autonomía erkidegoak ezagutzen ez ziren 103 espezie aurkitu zituzten, eta are gehiago, Iberiar penintsulan aurrez aurkitu gabeko 15 espezie eta deskribate gabe dauden 11 espezie berri. Mikologia bilera honetan bildutako material ugari gure elkarteko ARAN-Fungi herbarioan gorderik dago.

Hari honetara Iberiar Mikologia elkarteak artikulu zientifiko bat argitaratu berri du. “Ikerketa honekin Iberiar Penintsulako onddoak ondo ezagutzeko zenbat falta den argi uzten dugu. Gainera, gure jardunaldietan mikologo profesionalak, ikerketa zentruetara atxikitutakoak, eta elkarte mikologikoetako kide diren mikologoak parte hartzen ari dira, eta hau, gure ikerketa eremuko onddoak ezagutzeko estrategia bikaina del auste dugu. Aurkikuntza hauek 3 eguneko mendi-lanarekin besterik egin ez direla kontuan izan behar dugu” adierazi dio Ibai Olariaga Ibarguren Aranzadiko kideak, Iberiar Mikologia elkarteko lehendakari eta Rey Juan Carlos Unibersitateko irakasle ere badenak, SINC komunikabideari.

Berrogei bat lagunek mendi-lanean parte hartu eta bildutako materiala identifikatu zuten. Guztira, 500 espezie baino gehiago topatu ziren, horietako 103 Aragoin inoiz aurkitu gabeak, 15 Iberiar Penintsularako beriak eta 11 espezie berriak direnak. “Gure jardunaldietan goizez mendiko-lana egin genuen eta arratsaldez, mikroskopio eta lupa erabiliaz, materiala identifikatu genuen. Onddo-talde bakoitza identifikatzeko modu desberdinak dira. Ia beti mikroskopioa erabili beharra dago, batzuetan DNA sekuentziak lortzeko lagin txikiak hartzen dira, beste batzuetan materiala kultibatu beharra dago” azaldu du Ibai Olariaga biologoak.

Landare espezie bakoitzeko gutxienez 5 onddo especie badira

Onddoen erreinua izugarri dibertsoa da eta ikertzeko zaila, onddo especie gehienak ugaltzen direnean baizik ez dira ikusgai, hots, perretxiko eta egitura homologoak garatzen dituztenean. Estimaziorik baikorrenek, landare espezie bakoitzeko 5 onddo espezie badirela diote, ezkorrenek berriz, landare espezieko 10 onddo espezie inguru badirela.

“Onddoen ikerketa historikoki pobrea izan da baliabide ekonomiko gutxiago erabili izan direlako. Hau kontuan izanda, aurkitutako espezie berri kopurua ez da hain harrigarria, eta gainera ospatu ditugun beste jardunaldi batzuetan antzeko emaitzak lortzen ari gara” gehitu du zientzialariak. “Onddo gehienek oso egitura txikiak sortzen dituzte, milimetro gutxi edo hortik beherakoak, eta oso espezie gutxi dira perretxiku tankerako egitura handiak garatzen dituztenak. Ikerketa honetan aurkitutako espezie berri gehienek oso egitura txikiak sortzen dituzte eta horiek ikustera ohituta dauden begiek besterik ez dituzte mendian aurkitzen”. Zenbait espezie berri edo interesgarri 2000 m-tik gora aurkitu dira, sahats txiki (Salix herbacea, S. reticulata) eta Dryas octopetala, landareekin batera. Espezie hauetako asko Alpeetan edo tundran ere bizi diren espezieak dira.Mikologo aditu askok oso gutxi ikertuta dagoen eskualde batean izan ziren eta honek emaitza harrigarriak lortzera eraman gaitu” adierazi du Ibai Olariaga Aranzadiko kideak.

Hamaika espezie berriak ez dira jangarriak

Ikertzaile talde honentzat, biodibertsitatea ezagutzea ez da espezie zerrenda soil bat egitea bakarrik, askoz gehiago da. Onddo espezie bakoitzak bere papera du bere ekosisteman, beste espezie batzuekin elkarrekintzak dauzka, giza-onura izan dezaketen metabolitoak sortzen dituzte eta gure gizartearen ongi-izatea areagotu dezakete. Desagertzeko arriskuan edo galtzeko bidean diren espezieak izan daitezke, baina ezin da horrelakorik baieztatu ongi ezagutzen ez baditugu” dio Ibai Olariagak.Aurkitu ditugun 11 espezie berri hauek ez dira onddo jangarriak. Oso desberdinak dira euren artean, talde taxonomiko desberdinetakoak dira. Horietako bi argitaratu egin dira jada, Helvella terrícola eta Emmonsiellopsis tuberculata izenen pean, azken hau Rovira i Virgili unibertsitateko kideek argitaratutako artikulu batean. Espezie gehienek, oso mm gutxitako ugal-egiturak edo ugal-egitura ia mikroskopikoak sortzen dituzte.

“Ondorio nagusia, hainbeste mikologo adituk eta zenbait espezialistek gune interesagarriak sakonki lagintzeak oso datu interesgarriak eskuratzeko balio izan duela da. Honek, espezie asko aurkitu izana eta espezie interesgarri ugari topatu izana azaltzen du” bukatu du Ibai Olariagak.

Artikulua esteka honetan irakur daiteke: Fungi-Iberici-1-7-82

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net