Memoria historikoa

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak 2002ko abenduaren 10ean Gerra Zibilean desagertu eta exekutatutakoei buruz egindako adierazpenaren haritik, hala eskatzen duten senitartekoei arreta emateko plan bat martxan jarri zen, Aranzadi Zientzia Elkartearen aditu-lanaren bidez.

2000. urtetik, maiztasunez esku hartu dugu hobi komunak desehorzten eta ehunetik gora hobitako aztarnak aztertzen, Memoria Historikoko hainbat elkarteren lankidetzaz.

Hobiak desehorzteko lantaldea Aranzadi Zientzia Elkarteko medikuntza eta antropologia fisikoko profesionalek, arkeologoek eta historialariek osatzen dute, eta lantaldeak Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntzako doktore Francisco Etxeberria du gidari. Lege eta Auzitegi Medikuntzako mediku espezialista.

Memoria historiko argitalpenak

Argitalpenen zerrenda Aranzadi Zientzi Elkarteak argitaratutako edo lagundu duen memoria historikoa (2021-04-07)

Gerra Zibileko hobiak

Pertsonak hobiko eskeletoak ikusten

Pertsonak hobiko eskeletoak ikusten

Aranzadi Zientzia Elkarteak Gerra Zibileko ehun bat hobitan jardun du lanean, eta nola desagertuen senitartekoek hala instituzioek zein memoria historikoko elkarteek egindako eskaerei erantzun diete. Ondorengoak dira egundaino EAE eta Nafarroako lurraldean desehortzitako hobiak.
Horiek ez ezik, penintsulako beste lurralde askotan ere desehorzketak burutu ditugu.

Ikus EAEko hobien mapak

Araba

Amurrio, Arraia-Maeztu, Arrazua-Ubarrundia, Etxaguen eta Murua, Kuartango, Guardia, Legutio, Pobes, Untzaga, Zigoitia.

Gipuzkoa

Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Ataun-Aia, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgeta, Elgoibar, Hernani, Idiazabal, Irun, Mutriku, Oiartzun, Tolosa, Usurbil, Zaldibia, Zumarraga.

Bizkaia

Zornotza, Arrieta, Karrantza, Elorrio, Galdakao, Gernika, Mañaria, Morga, Muxika, Otxandio, Turtzioz.

Nafarroa

Aibar, Ezkaba, Murchante, Tutera, Erronkari, Eratsun.

Hobiak eta omenaldiak

Argazkiak: Oscar Rodriguez

Prospección El Pando

Prospección El Pando

Exhumación El Pando

Exhumación El Pando

Homenaje Novallas

Homenaje Novallas

150403-Exhumación Estépar

Exhumación Estépar

Exhumación en Orduña (Bizkaia)

Exhumación Orduña

Homenaje Barcones

Inhumación La Pedraja

Homenaje San Cristóbal

Homenaje Aranda

Exhumación Barcones

La Carcavilla

Memoria Pedraja

Memoria La Barraca

Exhumación Etxaguen

Homenaje Torrelas

Exhumación Montenegro Cameros

Exhumación Espinosa de los Monteros

Haza

Exhumación La Legua

Exhumación Urzante

Exhumación Loma Montija

Fosa La Pedraja

Exhumacíón en San Justo de la Vega

Marcha Memorial Batalla de Brunete

Presentación Guía Batalla de Brunete

“Deshobiratzen, duintasunak berreskuratzen” erakusketa

Emakume bat, erakusketan zehar ibiltzen

Emakume bat, erakusketan zehar ibiltzen

Deshobiratzen, duintasunak berreskuratzen erakusketak Aranzadi Zientzia Elkarteak azken 10 urtean egindako memoria historikori buruzko lana biltzen du.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Sailak antolatutako lan hau Gerra Zibilean desagertutako ahaide maiteak bilatzen zituzten senitartekoen ekimenari emandako erantzuna izan da.

Erakusketak lau zati ditu, eta lau zati horiek hobiak desehorzten egiten diren azterketa-faseak adierazten dituzte.

  1. 1. Lehenengo zatia: PertsonakDesehorzteko sustatzaileak, batez ere familiarrak. Berriemailea, larria duten kokalekua ezagutza du. Eta lantaldea gai ezberdinetako profesionalak osatzen dute.
  2. 2. Bigarren zatia: HobiaHobia eta bertan aurkitutako aztarnak.
  3. 3. Hirugarren zatia: LaborategiaAztarnak aztertzen, ikertzen eta identifikatzen diren tokia.
  4. 4. Laugarren zatia: OmenaldiaFamiliek eta instituzioek gerrako biktimei egiten dieten bukaerako omenaldia.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net