BiodiBERTSOA, en el Ekogunea

Herpetología / Divulgación y formación

Lunes, 9 de Mayo, 2022 — CEST

Lectura: 2 minutos

Maiatzaren 14ean, larunbata, (euria egingo balu, 15ean) anfibio eta narrasti bila irtengo gara, gure fauna ezagutzeko eta haien neurrira arituko gara kantuan, zientzia eta bertsolaritza uztartuz. Maialen Lujanbiok eta Unai Agirrek jarriko dute doinua, Aranzadik hizketarako gaia. Hori guztia, Hernaniko Udalaren laguntzari esker.

Ekitaldia Ekogunean izango da, goizeko 10etan hasiko da eta gehienez 60 lagunek parte hartu ahal izango dute. Hori dela eta, maiatzaren 9tik aurrera Bibe.me estekan izena eman beharko da.

Biodibertsoaren bigarren edizioa da, iazko irailean lehenengoa egin zen familia giro ederrarekin Ekoguneko zelaietan. Aranzadiko herpetologoak aritu ziren bertako anfibioak eta narrastiak bilatzen eta bertsolariak animaliei buruzko bertsoak botatzen. Hala, aurkitutako animaliei buruzko azalpen zientifikoak eman ziren, eta azalpen haiei bertsoa jarri zieten Maialen Lujanbiok eta Unai Agirrek. Ziraunak, sugegorriak, muskerrak, txantxikuak… tamaina eta forma ezberdinetako animaliak azaldu ziren ibilbide gidatuan bertan, eta dudarik gabe, frogatu zen, esperimentuak merezi izan zuela.