Escaralimania argazki lehiaketa berria

2021/03/03

Nazioarteko Basabizitzaren egunean, entomologia sailak argazki lehiaketa berria jarri du martxan Escaralimania proiektuarekin bat datorrena. Lan honek duen helburu nagusia entomologian zale berriak sustatzea da. Proiektuak berak dibulgazioari ere tarte handia eman dio eta argazki lehiaketa bertan sartuko litzateke. Behean lehiaketaren arauak azaltzen dira:

1. Parte-hartzaileak

Lehiaketan parte hartu ahal izango du nahi duen edonork, haren nazionalitatea edo adina edozein izanda ere. Salbuespena epaimahaiko kideak izango dira.

2. Tematika

Gai nagusia Entomologia izango da, Escaralimania proiektuan jasotako esparruetan: kakalardoak, sorgin-orratzak eta tximeletak.

Aranzadi Zientzia Elkartearen 2022ko egutegia osatuko duten 13 argazki (12 hilabete gehi azala) aukeratuko dira.

Hilabetero, argazki irabazlea lortzeko interesgarriak izan daitezkeen tokiei edo ikus daitezkeen animaliei buruzko pista batzuk emango dizkizuegu.

3. Lanen baldintzak

Lanek behar adina irudi-kalitate izan beharko dute. Fitxategiek jpg edo tiff formatua izan beharko dute; alde handienean, gehienez, 1024 pixel izango dituzte eta fitxategiaren gehieneko neurria 4 MBkoa izango da.

Fitxategi bakoitzak jatorrizko metadatuak jaso beharko ditu; hala, aurkezteko unean egileak emandako informazioa egiaztatu ahal izango da.

Argazkiak ezingo dira aldatu elektronikoki edo beste edozein bitartekoren bidez. Dena den, kolore- edo argitasun-zuzenketen moduko doiketa arinak egin ahal izango dira. Ez da onartuko gainjarritako testuak edo anagramak, edo argazki-oinak dituzten argazkiak edo fotomuntaketak.

4. Aurkezpena

Parte-hartzea doakoa da eta estekan eskuragarri dagoen formularioaren bidez egin beharko da. Horretarako, behar bezala bete beharko dira eremu hauek:

-        Argazkia

-        Argazkiaren izenburua

-        Argazkiaren lekua eta data

-        Egilearen izen-abizenak

-        Harremanetarako modua (e-maila eta/edo telefono-zenbakia)

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztu ahal izango ditu eta jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute. Gainera, ezingo dute aurretik beste lehiaketa, webgune edo bitarteko digital edo inprimaturen batean aurkeztutakoak izan. Kanpoan geratuko dira 3 lan baino gehiago aurkezten dituzten parte-hartzaileak.

Salbuespen gisa onartuko dira #retoescaralimania traolarekin (eskaralimania erronka) sare sozialetan edo “Escaralimanía” onlineko ikastaroko “#retoescaralimanía erronkako argazkiak” jardueraren baitan Google Classroom-en aurkeztutako argazkiak.

5. Onartzeko epea

Lanak aurkezteko epea irekita egongo da 2021eko ekainaren 30eko 12:00ak arte (Espainiako penintsulako ordua). Ez da onartuko gerora aurkeztutako lanik.

6. Sariak

Bi sari mota egongo dira:

Egutegiko hilabeteetarako aukeratutako 12 argazkietarako sari hau egongo da:

  • Hori ziurtatzen duen diploma.
  • Ehundu gabeko oihalezko 1 poltsa, proiektuaren logotipoarekin.
  • Aranzadi Zientzia Elkartearen “2022ko Escaralimania Egutegiaren” 1 ale.
  • Aranzadiren intsektuei buruzko argitalpen-sorta.

Azaleko argazkirako sari berezi bat egongo da. Aurreko sariaz gain, honako hauek ere emango dira:

  • Xarma duen kutxa, bi lagunentzat.

7. Epaimahaiaren erabakia eta sari-banaketa.

Entomologia, argazkigintza eta komunikazio arloetako espezialistek osatuko duten epaimahai adituak izango du argazki irabazleak aukeratzeko ardura. Sormena eta kalitate estetikoa, konpositiboa eta teknikoa baloratu eta animalien talde bakoitzeko hiruna argazki (kakalardoen 3, sorgin-orratzen 3, armiarmen 3 eta tximeleten 3) eta azalerako azken argazki bat (edozein taldetakoa izango da) aukeratuko dituzte.

Epaia apelaezina izango da eta, jarraian, epaimahai adituak aukeratutako argazkiak azalerako eta urteko hilabeteetarako esleituko ditu. Argazki finalista guztiak gero behar bezala erabili ahal izateko kalitate handieneko formatuan eskatuko dira. Hori dela eta, garrantzitsua da jatorrizko argazkia gordetzea.

Epaimahaiaren erabakia 2021eko uztailaren 15ean ezagutaraziko dute Aranzadi Zientzia Elkartearen sare sozialen eta webgunearen bidez. Irabazleekin haiek emandako kontaktu-bideetatik jarriko dira harremanetan (e-mailez edo telefonoz).

Sariak 2021eko irailean antolatuko den Odonatologiako III. Sinposio Iberiarraren barruan egingo den ekitaldian banatuko dira. Horretarako data eta tokia epaimahaiaren erabakiarekin batera jakinaraziko dira.

8. Legezko informazioa eta egile-eskubideak

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek guztiak eta epaimahaiaren erabaki apelaezina erabat onartzea dakar berekin. Horiek ez betetzeak partaidetza baliogabetzea eta, dagokionean, saria dagoeneko entregatuta badago, hura itzultzea ekarriko du berekin.

Argazki irabazleen egileek haien jabetza intelektualeko eskubideak gordeko dituzte. Dena den, ARANZADI Zientzia Elkarteari baimena emango die irabazi-asmorik edo merkataritzako helbururik gabe lehiaketaren emaitzaren berri emateko eta 2022ko egutegia prestatzeko horiek bere webguneko, sare sozialetako edo beste informazio-bitarteko batzuetako argitalpenetan erabiltzeko (irudi-kalitate txikiarekin). Betiere, egileak zein diren aipatu beharko da.

Parte-hartzaileek egile bakarrak izatearekin eta hirugarren batzuen eskubideak ez izatearekin eta lehiaketara aurkeztutako lanen gaineko irudi-eskubideekin lotutako erreklamazioak ez jartzearekin lotutako erantzukizuna hartuko dute beren gain. ARANZADI Zientzia Elkarteak ez du bere gain hartuko puntu hori ez betetzeak eragin ditzakeen kalteen gaineko ardura.

Argazki irabazleak Aranzadiren funtsean geratuko dira “Escaralimania – Argazki-lehiaketa” bilduma barruan.

Lehiaketa honetan jasotako datu pertsonal guztiak lehiaketa hau kudeatzeko bakarrik erabiliko dira, eta datuak babesteko legeek xedatutakoa bete beharko da. Gai horrekin lotutako edozein gai lantzeko edo, dagokionean, datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, baliogabetzeko eta datuei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izateko interesdunak mezu elektroniko bidez harremanetan jarri ahal izango du helbide honetatik: artxiboa@aranzadi.eus.

9. Proiektuaren laguntzaileak.

Escaralimania proiektua Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Bioaniztasuna Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak finantzatutako proiektua da.

Proiektuan, gainera, Zerynthia elkarteak, Lurgaia fundazioak eta Bidasoa LHk ere hartzen dute parte.

.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net