Bisita gidatua

Arkeologia / Arkeologia indusketa

Dinosauroetatik gizakietara

12
ekaina 2026
Ostirala

Ordua

10:30 (EUS) / 12:00 (CAS)

Tokia

Gordailua

Salneurria

Doan

10:30-11:45, euskaraz

12:00-13:15, gazteleraz

Bisita doakoa da, baina izena eman behar da: inprimakiaren bidez, telefonoz: 943 41 51 78 edo postaz: gordailua@gipuzkoa.eus

Gaia Dinosauroetatik gizakietara: Paleontologiaren eta Arkeologiaren arteko mugak” izango da. Arkeologoek etengabe entzun behar dute jendearen galdera bera: ea dinosauroren bat indusi duten. Hori paleontologiaren alorra denez, Gordailuak bisita gidatu berezi bat antolatu du Europako Arkeologia Jardunaldiak aprobetxatuz, bi zientzia hauen arteko desberdintasunak azaltzeko. Ondasun paleontologiko eta arkeologikoak erakusgai egongo dira bisitan zehar.