Artxiboa eta bildumak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Kultura Ministerioak emandako laguntza eta konfiantzari esker, Aranzadi Zientzia Elkartea hainbat proiektu egiten ari da artxibo dokumental eta fotografiko sistema bat ezartzeko.

Erakunde laguntzaileak

Erakunde hauei esker gure aktibitatea garatu dezakegu:

Gipuzkoako Foru Aldundia - </Diputacion Foral Gipuzkoa
Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
EHU - UPV

Dokumentuen artxiboa

Garrantzi berezia du bai Natur Zientzietan bai Giza Zientzietan egindako ikerketei buruz gordetako dokumentazioak, Gizartearen sorrerara garamatzatenak, hala nola historiaurreko ikerketaren aitzindarietako bat den José Miguel Barandiaranek egindako esku-hartze arkeologikoen memoriak.

Argazkien artxiboa

Argazki-funts ororen helburuak kontserbazioa eta zabalkundea dira. Bere interesa Gipuzkoako eta Euskal Herriko kultura- eta zientzia-munduari dagokio; eta, gainera, kultura-memoriarako iturri garrantzitsua da oro har, izan ere, gizartearen sorreratik proiektu asko egiten dira beste erkidego eta herrialde batzuetako erakunde eta laguntzaileekin elkarlanean.

Bildumak

Elkartearen ikerketa-jarduera luzeari esker, gaur egun zientzia- eta ondare-bilduma zabal bat dugu eskutan. Bilduma horiek hainbat bilketa-kanpainatatik, ikerketa-lanetatik, trukeetatik, erosketetatik eta dohaintzetatik datozen materialek osatzen dute. Gure helburua ondare aberats hori kontserbatzea eta zabaltzea da, gizarte osoaren esku jarriz.

Bilduma zientifikoak

Aranzadi Zientzia Elkartearen bilduma zientifikoek gure bazkideek hamarkadetan zehar egindako ikerketak islatzen dituzte. Hori dela eta, diziplina anitzetako materialak gordetzen ditugu: Entomologia, Botanika, Espeleologia, Herpetologia eta Geologia, besteak beste.

Ondare Bildumak

Zientzia eta iragana zabaltzeko dugun konpromezuagatik, gure iragana islatzen duen ondare historikoagoa ere gorde izan du elkarteak. Horrela, Ondare Bilduma honetan besteak beste laborategiko tresna historikoak edota Jesus Elosegi bezalako ikertzaileek erabilitako materialak aurkituko ditugu.

Helburuak

Aranzadi Zientzia Elkartearen bildumek izaera zientifikoa eta dibulgatzailea dute. Gure bildumetako materialek, ikerketak egiteko balio izateaz gain, gure lana zabaltzeko eta zientzia herritarrei hurbiltzeko balio dute, erakusketen bidez, esaterako.

Dohaintzak

Aranzadi Zientzia Elkartea partikular nahiz entitateen partetiko dohaintzak eta ekarpenak jasotzeko prest dago, honakoek material horiek guk zaintzeko, kudeatzeko eta ondoren zabaltzeko nahia izango balute. Dohaintzan jasotzen ditugun materialen izaera Elkartearen filosofiarekin eta izaerarekin bat datozenak dira: natura-zientziak, ondare-zientziak, etab.

Espazioak

Elkartearen bildumak horretarako egokitutako hainbat gelatan gordetzen dira. Erakundeen laguntzari eta gure ikertzaileen lanari esker, bilduma horiek etengabe egokituz joaten dira, haien iraunkortasuna hobetuz eta etorkizuneko gizarteari kalitatezko materiala eskaintzeko helburuarekin.

Jesús Elosegi

Argazki-funts hori digitalizatzeak Aranzadi Zientzia Elkarteko kide esanguratsuenetako bat izan zenaren oroimenari egindako ekarpena ekarri du gogora: Jesús Elósegui Irazusta.

Guregipuzkoa funtsa

Joaquín Gómez de Llarena

Geologo ospetsua eta elkarteko kide nabarmena hasieratik. 2003. urtean Complutense Unibertsitateko Estratigrafia sailak, 24 x 36 mm-ko negatiboan jarritako 6 film-biribilki kaxa utzi zioten Aranzadiri gordailuan, 1934 eta 1957 bitartean Euskal Herriko erreferentzia tematikoei buruzko arku kronologiko bat betetzen zutenak.

Dionisio Martiarena Lekuona

Oiartzungo San Esteban parrokian 1928tik 1979ra bitartean izan zen sakristaua. Garai horretan Oiartzungo (Gipuzkoa) herritarren erretratu batzuk egin zituen, garai hartako informazio iturri aberatsa, garaiko eguneroko erabileren isla izango zen gizarte bat erretratatuz.