Pribatutasun politika
Aranzadi Zientzia Elkartearen webguneko eta sare sozialetako Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
- Tratamenduaren Erantzulea
Aranzadi Zientzia Elkartea Sociedad de Ciencias Aranzadi (aurrerantzean, "Aranzadi", "Aranzadi elkartea" edo "elkartea"), datuen babesari buruzko araudian ezarritakoaren baitan, Tratamenduaren Erantzule gisa jarduten du bere webgune ofiziala eta sare sozial eta profesionalen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak eta abar).
Tratamenduaren Erantzulea: Aranzadi Zientzia Elkartea
I.F.Z.: G20059135
Helbidea: Zorroagagaina, 11
Herria: 20014 Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943466142
Helbide elektronikoa: datuenbabesa@aranzadi.eus
2. Indarrean dagoen legedia
Aranzadi elkarteak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
- 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
- Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
- Arau osagarriak eta garapen-arauak.
3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak
Aranzadi elkartearen webgune ofiziala www.aranzadi.eus da.
Aranzadi elkartearen kanal ofiziala Instagramen: https://www.instagram.com/aranzadi_zientzia_elkartea/
Aranzadi elkartearen kanal ofiziala YouTuben: https://www.youtube.com/user/ARANZADIciencia
Aranzadi elkartearen kanal ofiziala Facebooken: https://www.facebook.com/Aranzadielkartea/
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Aranzadi elkartearen webgune ofiziala eta elkarteak dituen sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
4. Datu Tratamenduen Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, interesduneei jakinarazten zaie datu pertsonalak Aranzadi elkartearen webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, mezu bidez,z informazio-buletinetarako harpidetza bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Aranzadi elkartearen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Aranzadi elkartean egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
BAZKIDEAK ETA WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK
Helburua: Gure zerbitzuak eskaini eta kudeatzea (bazkidetza, proiektuak, ekintzak, etab.)
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, eskatutako zerbitzuak emateko faseren batean esku hartzen duten Aranzadi elkarteko kolaboratzaile edo hornitzaileei eta legez ezarritakoei izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
EKIMENETAN PARTE HARTZAILEAK
Helburua: Aranzadi elkarteak antolatzen dituen proiektuak, ekimenak eta jarduerak eskaintzea, sustatzea eta kudeatzea. Interesdunaren interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzea. Eskerrak ematea parte hartzaileei.
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (RGPD 6.1.b artikuluaren arabera); Aranzadi elkartearen legezko interesa interesdunak modu egokian informatzeko edo eskerrak argitaratzeko (RGPD 6.1.f art.); Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.).
Balizko hartzaileak: Aranzadi elkarteko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak.
Eskubideak: Kontsultatu ""Interesdunen eskubideak" atala.
EKITALDIETARA BERTARATUTAKOAK – ARGAZKIAK ETA BIDEOAK
Helburua: Proiektu desberdinei buruzko informazioa ematea eta zabaltzea. Proiektuak modu grafikoan hedatzea (argazki eta bideoen bitartez).
Oinarri juridikoa: Aranzadi elkartearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) proiektu desberdinak ezagutarazteko.
Balizko hartzaileak: Aranzadi elkarteko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak. Argazkiak edota bideoak webgune, web kanalak, sare sozialak eta beste motatako zabalkuntza baliabideen bitartez zabalduak izan daiteze.
Eskubideak: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
INFORMAZIO-ESKATZAILEAK
Helburua: Interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzea, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea. Informazio eskaerei erantzutea.
Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.), datuak helburu horietarako ematen dituenean, "Kontaktua" edo antzeko formularioak betez, eta pribatutasun-politika onartzeko laukitxoak aktibatuz.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.
Eskubideak: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
NEWSLETTER-EN HARPIDEDUNAK ETA POSTA KOMERTZIALEN HARTZAILEAK
Helburua: Gure ekintza eta jarduerekin zerikusia duten komunikazioak bidaltzea.
Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEOren 6.1.a) datuak helburu horietarako ematen dituenean, newsletterra harpidetuz edo horrelako komunikazioak jasotzea onartzeko laukitxoak aktibatuz.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.
Komunikazio gehiago ez jasotzeko eskubidea: infomazio-buletinetan edo antzeko zerbitzuetan izena emanez gero, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute nahi dutenean, datuenbabesa@aranzadi.eus helbide elektronikora eskaera bidaliz edo Aranzadi elkarteak horretarako ematen duen beste edozein bitarteko erabiliz, hala nola buletinen amaiaeran dagoen “Baja eman” edo “Unsuscribe” izeneko mekanismoa.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK
Helburua: Aranzadi elkartearen edo elkarteak parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak antolatzea, hauen inguruan informazioa ematea eta zabaltzea, bai eta hirugarren pertsonek eta erakundeek egindako iritziak eta balorazioak zabaltzea ere.
Oinarri juridikoa: Aranzadi elkartearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.). Bere ekintzak eta jarduerak ezagutaraztea.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK (ANALITIKAK)
Helburua: Gure webgune eta sare sozial eta profesionaleen erabilera kudeatzea eta aztertzea, batez ere estatiztikoki.
Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuen analisia cookie analitiko edo antzekoen erabileran oinarritzen denean, cookieen erabileraren onarpenaren bidez emana.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.
Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak une oro ditu eskuragarri bere nabigatzailean eta webgunean "Cookieak konfiguratzeko" tresnak.
Beste eskubide batzuk: Kontsultatu "Interesdunen eskubideak" atala.
5. Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak gordeko dira zertarako eskatzen diren, helburutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran, edo kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudiak ezartzen duen aldian (kontularitza, zerga, merkataritza, arriskuen prebentzioa, etab.), eta ondoren ezabatu egingo dira, haien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak hartuz.
6.Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Zorroagagaina, 11, 20014 Donostia (Gipuzkoa), datuenbabesa@aranzadi.eus helbide elektronikoaren bitartez edo 943466142 telefonoan.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
7.Datu pertsonalak biltzea
Aranzadi elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harremanetarako formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Aranzadi elkarteak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Aranzadi elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
8. Datu espezifikoen tratamenduak: Adin-txikikoen datuak
Aranzadi elkarteak adingabeen datuak tratatu ditzake. Kasu hauetan, Aranzadi elkarteak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak jaso eta tratatzeko. Aranzadi elkarteak erabiltzaileei gomendatzen die kontrol-agintariek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko.
Informazio hau (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) eskuragarri dago Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren webgunean (https://www.avpd.eus/hasiera/) eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunean (http://tudecideseninternet.es/aepd/).
9. Datu espezifikoen tratamenduak: Enplegu-eskatzaileak
Aranzadi elkarteak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak elkartearen datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.
Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Aranzadi elkarteak hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
Aranzadi elkarteak curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.
Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez.
Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
10. Datu espezifikoen tratamendua: erregistroak eta harpidetzak
Informazio-buletinetan edo antzeko zerbitzuetan harpidetza eginez gero, erabiltzaileek nahi duten unean eskatu ahal izango dute zerbitzu horien baja, datuenbabesa@aranzadi.eus helbide elektronikora eskaera bat bidaliz edo Aranzadi elkarteak horretarako ematen duen beste edozein baliabide erabiliz, hala nola “Baja ematea” edo “Unsuscribe” izeneko mekanismoa, informazio-buletinen azken zatian dagoena.
11. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Aranzadi elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Aranzadi elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Aranzadi elkartearen menpe.
12. Aranzadi elkartearen presentzia Sare Sozial eta profesionaletan
Aranzadi elkarteak sare sozialetan eta profesionaletan profilak izan ditzake, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako ekintzak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Aranzadi elkartearen profiletan erregistratzean, berariazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Aranzadi elkarteak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta ekitaldiak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Aranzadi elkarteari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Aranzadi elkarteak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Aranzadi elkartearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Aranzadi elkarteak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Aranzadi elkarteak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Aranzadi elkarteak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Aranzadi elkarteak sare sozial batzuetako profilak jarraitu ditzake, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Era berean, sare sozial edo profesionaletako Aranzadi elkartearen kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.
Aranzadi elkarteak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Aranzadi elkarteak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Aranzadi elkarteak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak Aranzadi elkartearen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
13. Segurtasun Neurriak
Aranzadi elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Aranzadi elkartearen erantzukizunpekoak.
14. Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko datuenbabesa@aranzadi.eus helbide elektronikoa edo 943466142 telefonoa erabili ditzake.
15. Sekretu eginbeharra
Aranzadi elkartea, erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da.
16. Indarraldia eta aldaketak
Aranzadi elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Aranzadi elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Aranzadi elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
17. Jurisdikzioa
Aranzadi elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela Aranzadi elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Aranzadi elkarteak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.