Alberto Castro Gil
Donostia-San Sebastián, 1972
Espezialitatea
Basoko armiarmen ekologia
Biografia
Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko ikerlaria 1993tik. Bere lan-ildo nagusia intsektu mehatxatuen kontserbazioari eta artropodoen dibertsitate orokorrari aplikatutako biologian oinarrituta dago. Ikerketa-lana ingurumeneko eta entomologiako aholkularitzarekin eta dibulgazioarekin bateratzen du.
Lan horien barruan, batez ere armiarmekin eta kakalardo saproxilikoekin egin du lan (gehienetan, baso-habitatetan). Bestalde aitzindaria izan da tximeleten eta sorgin-orratzen, eta kakalardo saproxilikoetako espezie babestu batzuen jarraipeneko sareak abian jartzen. Interes berezia du dibertsitate entomologikoaren eta habitat horien kontserbazioaren kudeaketa hobetzeko beharrezko informazio entomologikoa lortzen.
Ibildibea
- 1993-gaur egun
Aranzadiren Entomologia saileko ikerlaria. Ikerketako, aholkularitzako, dibulgazioko eta prestakuntzako proiektu ugari egin ditu. - 1995
Biologian lizentzia Euskal Herriko Unibertsitatean, Ekosistemetan espezializatuta. - 2003
Biologian doktoretza Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, basoko armiarmen ekologian espezializatuta. - 2005-2007
Doktoretza osteko ikerlaria Kentuckyko unibertsitatean (Estatu Batuak). Landako esperimentuen bidez, basoko egur hilak armiarmen dibertsitatean eta artropodo-taldeen dentsitatean duen influentzia aztertu du. - 2008-2010
I+G arloko arduraduna Cidemco-Tecnaliako Intsektuen Hiriko Izurriteen Laborategian. Bioentseguen diseinua eta prestaketa intsektuak uxatzeko produktuak eta intsektizidak garatu eta probatzeko. - 2010-2012
Entomologiako ikerlaria Aranzadin. LIFE+ “Biodibertsitatea eta lepaketak” proiektuan laguntzailea. Babestutako kakalardo saproxilikoen gaineko populazio-lanak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Euskadiko odonatuen jarraipenerako proiektu pilotua. Argiaren kutsaduraren inpaktua. - 2013-2015
Irakaslea Lojako (Ekuador) Unibertsitate Tekniko Partikularrean. Bioestatistikako eta Ekologiako irakaskuntza. Ekosistema lehor tropilaketako artropodoen ekologiaren gaineko ikerketa. Partaidetza espedizio zientifikoetan. - 2016
Ikerlaria Donostiako Udalean Artikutzako basoaren erabilera historikoaren eta komunitaterako interesa duten kakalardo saproxilikoen espezieen gainean horrek duen eraginaren inguruan. - 2017-gaur egun
Aranzadiren Entomologia sailaren zuzendaria. Koleoptero saproxilikoen ikerketak Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Natura 2000 Sareko guneetan. Datu-baseak eta espezieen fitxak Euskadiko Naturaren Informazio Sistemarako. Herritarren partaidetzako Escaralimania proiektua. Euskadiko odonatuen jarraipen-sarea.