Bisita gidatua

/ Hiritar zientzia

Aranzaditarren sekretuak - Emakumeak Zientzian

10
otsaila
Larunbata

Ordua

11:00

Tokia

Aranzadi Zientzia Elkartea (Zorroagagaina 11, Donostia)

Salneurria

Doan

Mahai inguruaren bidez Aranzadiko ikerlarien egunerokotasuna ezagutuko dugu, baita euren eguneroko arazo, erronka eta lorpenak ere. Gainera, bisitaren bidez, Aranzadin uztartzen diren lanbidez edo bokazioz zientzia eta dibulgazioa egiten duten hainbat emakumeren bitartez Aranzadiko txoko guztiak bisitatuko ditugu eta 75 urte hauetan zehar, euskal ondare natural, kultural eta historikoan egin diren aurkikuntza eta ikerketa bitxienak aurkeztuko dira.