Euskadiko IV. Biltzar Ornitologikoak hegaztien adituak eta zaleak bildu ditu Busturian, kontserbazioaren gaur egungo erronkak aztertzeko

Ornitologia / Eraztuntze zientifikoa

Astelehena, 2025eko abenduaren 1a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu du topaketa, Euskadiko Ornitologia Batzordearen laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantziazioarekin. Bi eguneko hitzaldiak, eztabaidak eta proiektu berrien aurkezpena eskaini ditu.

Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskadiren IV. Biltzar Ornitologikoa egin da 2025eko azaroaren 29an eta 30ean Urdaibaiko Ekoetxean (Busturia, Bizkaia). "2016an hasi zenetik, biltzar hau lurraldeko ornitologo, ikertzaile eta zaleentzako topagune nagusia bihurtu da, eta ezagutzak trukatzea eta hegaztien kontserbazioan eta jarraipenean egindako aurrerapenak bateratzea bultzatu du", azaldu du Juan Arizagak, kongresuaren antolatzaileak eta Aranzadiko ornitologia saileko zuzendariak.

Programa larunbat goizean hasi zen Álvaro Camiñaren inaugurazio hitzaldiarekin: “Retos para la conservación de las aves de Euskadi. Energía renovable y aves”. Jardunaldian zehar hainbat gai-multzo garatuko direlarik.

Lehenengoak hegazti-faunaren kontserbazioa eta kudeaketa izan zituen ardatz, eta arrano arrantzalea eta sai zuria bezalako espezieei buruzko txostenak hitzaldiak eskeini ziren. Beste bloke batean, Euskal Autonomia Erkidegoko hegaztiei buruzko azterlanak eta populazio-dinamikak aurkeztu dira, besteak beste, ur-zozoa, kaio hankahoria, mozoloa eta zikoina zuria.

Larunbat arratsaldea ikertzaile gazteei zuzenduta egon da, eta ornitologia-ikerketaren hainbat ikuspegitatik oraintsuko proiektuen emaitzak partekatu dituzte. Egun horretan bertan, Euskadiko Batzorde Ornitologikoaren Zuzendaritza berrituko da. Prozesu hori hiru urtean behin egiten da, biltzarrarekin batera.
Igande goizean bloke oso bat garatu zen Hegaztien atlasa eta kontserbaziorako bere aplikazioak izenburupean. Bertan aurkeztu da Euskadiko Negutar Hegaztien Atlas berria, bere landa-lanari 2025eko abenduan ekingo diona.

Biltzarraren amaiera gisa, igande eguerdian ordu eta erdiko mahai-ingurua egin da, Hegaztiak, padurak eta pertsonak: oreka hauskorrak Urdaibain izenburupean. Biosferaren erreserba honetan kontserbazioa eta giza jarduera bateragarri egiteko erronkak aztertu dira mahai-inguru horretan.