Isturitz et Oxocelhaya liburu aurkezpena

Ordua
10:30 - 12:00
Tokia
Baionako Euskal Museoa
Salneurria
Doan
Isturitz eta Otxozelaiako haitzuloak Euskal Herri osoan erreferentzia handiena duen goi paleolitoko aztarnategi arkeologikoa dira. Hezurretan zizelkatutako objektu bikainen eta haien labar-pintura eta -grabatuen kantitatea eta kalitatea erreferentzia dira Europako historiaurre osoan.
Hala ere, garrantzi horretako aztarnategi batek ez zuen bere garrantzi arkeologikoari zegokion mailako argitalpen zientifikorik. Aranzadi Zientzia Elkarteak Munibe aldizkaria jarri du Isturitzeko aztarnategiaren esku. Euskal Herriko arkeologiaren arloan maila eta erreferentzia handieneko argitalpena da.
Aurkezpen honetan parte hartuko dute liburuaren egileetako batek, Diego Garate Historiaurreko Doktoreak, Joëlle Darricau haitzuloko arduradunak eta Christian Normand prehistorialariak.