Anfibioak ikusi eta entzuteko gaueko ibilaldi gidatua Gorbeia Parke Naturalean

2019/04/10

Arabako Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak anfibioak ikusi eta entzuteko irteera gidatua prestatu dute ostiral honetarako.

 

Gorbeia Euskal Autonomia Erkidegoko Parke Naturalen artean aberatsena da anfibioen ikuspegitik, guztira 11 espezie atzeman dira azken aldian egindako azterketetan, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden espezieen bi herena. Anima zaitez parte hartzea eta anfibioak ezagutzeaz gain, euren kontserbazio egoeraren inguruko informazioa helaraziko zaie partehartzaileei.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net