1.163 enara habi kontabilizatu dira Gipuzkoan bi urtetan
Ornitologia / Eraztuntze zientifikoa, Hiriko biodibertsitatea, Hiritar zientzia
Larunbata, 2023eko apirilaren 15a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 3 minutu
Kopuru hori ENARAK proiektuari esker lortu da eta Gipuzkoako hainbat udalerritako boluntarioek parte hartu dute.Zehazki, Aduna, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Irun, Zestoa, Lezo eta Tolosako udalek hartu dute parte.ENARAK proiektu aitzindaria izan da Euskadin, eta Kutxa Fundazioaren 2022ko laguntzei esker finantzatu da.
ENARAK proiektuaren azken helburua https://aranzadi-enarak.eus izeneko bisore baten web-plataforma izan da. Webgune honetan hegazti intsektujaleen espezie horien habiak ikus daitezke. “Gaur egun, Europa mailan babestuta daude hegazti intsektujale hauek, sorbeltzak, enara arruntak eta enara azpizuriak dira. Hauek udaberriro bisitatzen gaituzte, gure etxeetako fatxadetan beren txitoak hazteko eta horregatik ezinbestekoa da habiak osorik mantentzea”, azaldu du Olatz Aizpurua ornitologoak, lanaren arduradunak.
Hegazti intsektujale horiek izurri biologikoaren aurka funtzionatzen dute gure udalerrietan, baina datu zientifikoek erakusten dute gaur egun populazioak nabarmen murrizten direla. Horregatik, gaian adituak diren ornitologoek aztertu dute enara arrunt batek egunean 800 intsektu kontsumitzen dituela, enara azpizuriak 530 eta sorbeltzak 55 kg urtean. Izurri biologiko zoragarri hau beharrezkoa da elikadura-katean, baina baita gure osasunerako ere.
Aranzadik, gainera, azpimarratu du tresna horren garrantzia oso interesgarria izan daitekela administrazio publikoarentzat fatxadak berritzeko baimenak emateko eta biodibertsitatearen aldeko konpentsazio-neurriak aplikatzeko orduan, proiektuaren arduradunak adierazi duenez.
Web plataforma honek aktibo jarraitzen du, eta, beraz, herritarrek elikatzen jarrai dezakete, gure udetako hegazti enblematiko horiek habiei buruz egiten dituzten behaketak gehituz.
Euskadin aitzindari den proiektu hau Kutxa Fundazioaren laguntza ekonomikoari esker egin ahal izan da, 2022ko Gipuzkoako gizarte- eta kultura-ekimenetarako laguntzen deialdiaren esparruan. Garbiñe Etxezarretak Kutxa Fundaziotik dioenez, “bere propositoa bete ahal izateko palanka nagusietako bat dira deialdi hauek, hau da: Gipuzkoa bidezkoagoa, jasangarriagoa, kultuagoa eta sortzaileagoa lortzen laguntzeko erantzunak sustatzeko eta babesteko, pentsamendu kritikoaren eta konpromiso kolektiboaren sustapenean oinarrituta. Eta balioa ematen dio ENARAK proiektu honek biodibertsitatearen babesari egiten dion ekarpena herritarren zientzian oinarritutako tresna kolektiboen bidez, emaitzek, etorkizuneko esku-hartzeen jasangarritasunean eragin ahal izango dutelarik.
Bisorearen aurkezpena
Apirilaren 19an arratsaldeko 19: 00etan bisore hau eta ENARAK proiektua aurkeztuko dira Aranzadi Zientzia Elkartean. Aurkezpen irekia.